Albisteak-Bloga

Oparitu euskara

Badago seme alaba bateri jaio aurretik egiten jakon opari bat: Hizkuntza.

Amaren sabelean dagoen momentutik gure ahotsa oparitzen deutsogu, gure maitasun hitzak eta beronegaz batera, gure hizkuntza. Gero, denbora aurrera doala, beste batzuen hitzak eta hizkuntzak helduko jakoz: aitite-amamena, auzokideena, bidaietakoak …

Gure seme alabak Ikastolara etortzea erabaki genduan momentuan ere, beste hizkuntza bat oparitu geuntsen: EUSKARA, agian gure etxeko parte ez zana, edo bai, baina  momentu horretatik aurrera  eurena ere izango zana.

Hizkuntza, baina, elikatu beharreko oparia da. Hasierako koloretako zinta eta paperen ondoren, benetako oparia dator: gure seme alabek euskaraz bizitzen gai izateko ibilbidearen erronka: euskaraz irakurtzea, idaztea, jolastea, barre egitea, pentsatzea… 

Jarraitu irakurtzen.

Oparitu Euskara Lauaxeta Ikastola

Horregatik, hainbat erakundek, Gabonetako opari kanpainei erantzunez, euskaraz oparitu daitekezan gauzen zerrenda bat osatu dabe eta Ikastolatik hau kontuan hartzera animatu nahi zaituegu, horrela, Gabonetan ere, Euskara oparitu daigun!

Katalogoahttp://www.katalogoa.eus/

Antzerako albisteak

14-05-2020

Agur jai egunean, agur bero bat 2.batxilergoko ikasleei!

Gaurko arratsaldean, 2. batxilergoko ikasleen Agur jaia ospatzen egon behar genduan. Koronabirusaren ondoriozko egoera honetan, ezinezkoa dogu, baina eurei bereziki agur eta besarkada bero bat bialdu nahi deutsegu eta posible danean, merezi daben lez Agur Jaia ospatzeko gogoz gagozala jakinarazi.

Asko zaindu eta besarkada bana, neska-mutilak!!!

07-04-2020

Mundua guztion artean sortzen dugun mosaiko bat da

Gutako guztion jardunak, guztiok parte garen errealitatea sortzen dau. Orain, inoiz baino gehiago, jabetzen gara gure jardunaren erantzunkidetasunaz, eta mundua hobetzeko, eskutik helduta joan behar dogula, norabide berean.

Aurten, Lauaxeta Ikastolan, Zuhaitz eguna ospatzeko, etxean eta danon artean ura edo energia zelan aurrezten dozuen azaltzen dauan argazki bat eskatu geuntsuen eta guztion artean, mosaiko eder hau osatu dogu. Ikusi nahi dozu?

Jarraitu irakurtzen.

 

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment