Albisteak-Bloga

Oporretan, gozatuz eta ikasiz

"Lauaxetak Maltara ikasbidai hau egiteko aukera emon euskun eta aukera bat bezala ikusi genduan. Bertako kultura ezagutzeko aukera izan dogu, bertako familia batetan egin dogun egonaldiari eskez, ingelesa be praktikan jarrri dogu, turismoa egin eta gure kabuz ondo moldatzen garela ohartzeaz gain.  Ekintza akademiko eta turistikoz beteriko 7 egun izan dira eta egia esan denpora topera aprobetxatu dogu."

Hau da besteak beste Batxilergoko 1go mailako ikasle batzuk kontaturikoa. Ezagutu nahi gehiago? Jarraitu irakurtzen.

Zelan sortu zan Maltarako ikasbidai hau?

Batxilergoko 1go mailakoei ikastolatik aurkeztu euskuen aukera hau, Maltara joatea, Aste Santuko oporrak aprobetxatuz, bertan 7 egunetan famili batetan egonaldia eginez. Guztira batxilergoko 1go mailako 12 ikasle joan gara

Eta zergaitik erabaki zenduen Aste Santuko oporren parte bat honetan emotea?

Guztira Aste Santuan aste bi opor daukaguz eta ikasleek eurek antolatutako beste bidai bat be baegoan, Saloura, baina Maltakoa aprobetxatzeko moduko aukera eta esperientzia ikusi genduan. Azken baten, Salou eskura daukagu, nahi dogunean joateko eta Maltakoak, beste herrialde bat ezagutu, bertan turismoa egin, bertako famili batetan murgildu eta hango kultura ikasi eta gure ingelesa praktikan jartzeko aukera eskeintzen euskun. Gure ustez, aukera honek merezi eban eta benetako ikasbidai baten moduan ikusten genduan, arlo desberdinatko ikaskizunak suposatu eikezan bidai baten moduan.

Eta horrela izan da?

Bai. Honelako bidai bat, denpora aldetik laburra da eta beharbada ingeles maila bajua izanez gero ez da nahikoa ingelesa ikasteko, baina oso esperientzia ona da daukazun ingelesa erabiltzeko, ingelesaren erabilera edo speakingean trebatzeko eta beste kultura bat ezagutzeaz gain, zure kabuz eta ezaguna dozun testuinguru horretatik kanpo, zu zeu baliatzen ikasteko.

Zelan emoten zenduen eguna? Zelan antolatzen zinien?

Ba goizetan 4 orduz gure taldearentzako bereziki zuzendutako eta antolatutako irakasle bategaz ingelesari ekiten geuntsen eta gero arratsaldez, monitore eta bertako gida bategaz, Malta ezagutzen emoten gendun: Valeta, Mdina, Gozo, … Ekintza akademikoez gain, turismorako ekintzak ere antolatuta egozan, 7 egunetan ahalik eta gehien ezagutu eta ikusi ahal izateko.

Eta zer moduz moldatu zinien bertako familiekaz?

Ondo. Horrek, hotel batetan egoteagaz konparatuz, bertako bizitza ohikoa ezagutzeko aukera emoten deutsu eta zentzu horretan, interesgarriagoa da.

Bi gengozan famili bakoitzeko eta ezagugarri desberdinetako familietan izan ginan: senar-emazte adinekoak, neba-arreba gazteak, …

Zer moduz hango jatekoa?

Gustokoa. Italiaren nahiko eragin dauko eta pasta ugaria da han.

Eta ez dakit, bestelako anekdotaren bat edo?

Ba joan ginanean, bero nahiko egiten eban eta hondartzan ibili ginan eta hango medusek ez dabe minik emoten!

A ez? Bitxia… eta, gomendatzeko modukoa orduan esperientzia?

Bai, egia esan interesgarria, errepikatzeko modukoa eta gomendatzeko modukoa.

Antzerako albisteak

17-10-2018

Elkartrukatze eta ikasketa esperientziak

Pasatako astean, Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk, Brujasen izan ziran elkartukatze esperientzia batetan murgilduta. Ikusi nahi?

Jarraitu irakurtzen.

07-05-2018

Batxilergo Dual Internazionala Lauaxetan

Aste honetan, Lauaxeta Ikastolako DBHko  familiekaz alkartzeko aukera izango dogu, Batxilergo Dual Internazionalaren inguruan aritzeko. Jakin nahi zertan datzan?

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies