Albisteak-Bloga

Proiektuak

24-02-2019

First Lego League: teknologia, sormena, talde lana, adierazteko gaitasuna, …

Beste behin, Lauaxeta Ikastolako ikasleak, First Lego Leaguean izan ziran, beste hainbat ikastetxetako ikaslegaz batera.

Azpimarratzekoa ikasleek sorturiko giroa. Benetan sartuta egon ziran txapelketa/ekitaldi osoan zehar. Primeran pasatu eben eta landutako proiektuak bikain defendatu ebezan.

Jarraitu irakurtzen.

21-02-2019

Ekintzailetza garatuz

Lauaxeta Ikastolako 1go batxilergoko ikasleak, ekimena eta kultura ekintzailea bultzatzea helburu dauen proiektu multidiziplinar bat garatzen aritu dira.

Proiektu honeri esker, enpresaren inguruko bizi-esperientziak entzun eta enpresaren arlo desberdinei lotutako saio tematikoetan informazioa jaso dabe.

Jarraitu irakurtzen.

18-02-2019

Etorkizunerako erabakiak hartzen

Eta nagusitan zuk, zer izan nahi dozu? Galdera hori egiten deutsegu sarritan gure seme-alaba eta ikasleei txiki-txikitatik. Batzuek, ideiaren bat darabile jadanik euren asmoetan, beste batzuk, galduago sentitzen dira. Izan ere, adinak ekartzen dau sarritan norbere zaletasunenganako argitasun gehiago.

Baina… erabaki batzuk orain hartu behar dabez. Zertan lan egiten ikusten dot nire burua? Eta beraz… zer ikasiko dot?

Eurei laguntzeko asmoz, Batxilergo 2. mailan, proiektu interdiziplinar bat gauzatu dogu joandako egunetan eta gure ikasleek, buruan darabilen lanbide hori ezagutzeko asmoz, jardunaldi praktikoak izan dabez pasatako astean.

Jarraitu irakurtzen.

30-01-2019

Ikasteko bisitak: Gasca

Pasadan astean, DBHko ikasleak, GASCAN izan ziran euren instalazioak eta lana ezagutzen eta geroago, Lauaxetan bertan elikaduraren inguruko hitzaldi bat jaso eben baita.

Jarraitu irakurtzen.

30-01-2019

Emakumeak eta zientzia

Naturagaz kontaktua eta ikasketa, ikerketa eta norberak daukan ikasten ikasteko gaitasuna, eta batez ere emakume bezala (edo batzuetan gizonezko bezala) egin daikegun edo egin ezin daikegunaren muga mentala. Hainbat alditan blog honetan aipatutako gaiak, kasu honetan Jane Goodal, primatologoaren ahotik, ondoko bideo honetan.

Jarraitu irakurtzen.

17-01-2019

Expertia: beste baten esperientziatik ere, ikasten dalako

Asko ikasten da norberen esperientziaren ondorioz, baina ikasten da baita beste baten esperientzia entzun eta ezagutuz ere.

Azkeneko egun honeetan, hainbat izan dira gure ikasleek entzun dabezan edota entzungo dabezan esperientziak.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies