Albisteak-Bloga

Proiektuak

02-05-2018

STEM eguna Lauaxeta Ikastolan

Pasatako apirilak 20ean, Lauaxeta Ikastolan STEM eguna ospatu genduan: tailer zientifikoak, hitzaldiak, eta zientziaren inguruko hainbat ikasketa esperientzia egun berezi honetan. Guztia, Lauaxeta Ikastolako zientziaren egunean.

22-03-2018

Aldaketa klimatikoaren inguruko hausnarketak, txiki-txikitatik

LH 2. mailako ikasleek ikastolako guraso baten hitzak entzuteko aukera izan eben eta bere laguntzagaz, aldaketa klimatikoa eta berau murrizteko egin daikegunaren inguruan hausnartzeko aukera izan eben.

22-03-2018

Hainbat ikerketa proiektu Lauaxetako zientzia azokan

Hilabete batzuk ikerketa proiektu batetan lanean egon ondoren, duela aste batzuk, Lauaxeta Ikastolako DBHko ikasleek, euren ondorioak aurkeztu ebezan, Zientzia azokan, beste ikasle batzuen aurrean.

Euretariko batzuk, Elhuyar Zientzia Azokan izango dira aurrerago. Ezagutu nahi zeren inguruko ikerketak garatu dabezan?

Jarraitu irakurtzen.

16-03-2018

Kafetik perretxikoetara. Bien artean, ikasketa

Ezagutzen al dozu kafe hondarretatik abiatuz perretxikoak lortzen dabezan Lauaxeta Ikastolako ikalseen proiektua? Lehen Hezkuntzatik hasi eta Batxilergorarteko ikasleak alkarlanean eta hainbat ezagutza arlo baita: Natur Zientziak, Robotika, Biologia, Ekonomia, Matematikak, ...

Ondoko bideoa ikustea besterik ez!

16-03-2018

Gazte ekintzaileak!

Gure gazteen etorkizunera begira eurengan konpetentzia eta gaitasunak garatzerakoan, erabakikorra da ekintzailetza. Izan ere, honek egingo dau posible, gainontzeko gaitasun eta konpententziak erabiltzea, euren errealitatea hobetzeko helburuz.

Lauaxeta Ikastolako 1. batxilergoko ikasleek garatzen daben Ekintzailetza proiektuak hain zuzen, gazteengan ekintzailetza bultzatzea dau helburu, herritar pasiboak izan beharrean, eurengan gaitasunak eta gauzak aldatzeko aukera dagoela ulertuz.
Honen erakusgarri, ondoko bideoa.

 

21-02-2018

Norbere etorkizuneko egun posible bateko bizipenak

Pasatako otsailak 15a, Lauaxeta Ikastolako 2. batxilergoko gazteentzat, euren buruan darabilen profesioa ezagutzeko praktika eguna izan zan. Egun batez, euren etorkizun posiblearen bizipenera hurlbitzeko eguna. Eskerrik asko posible egin dozuen enpresa, erakunde, ikastolako guraso eta persona guztiei. Atzoko esperientzia, euren ikasketa aukeraketarako baliagarri izango jake eta!

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment