Albisteak-Bloga

Danok batera, San Filipporen sindromearen kontra

13-04-2016

Hezkuntza eta gizartean dagozan beharrizanei erantzuna emotea bateratuz eta aldi berean beharrizan horrenganako kontzientzia sortuz gure ikasleengan, ondoko ekimen honen barri emoten deutsuegu.

Zornotzako Abeskimu eta Zornoza abesbatzek jarri dabe martxan ekimen hau eta Zornotzako ikastetxeetara zabaldu. Euren artean, Lauaxeta Ikastola dago parte hartzen.

Jarraitu irakurtzen. 

Helburua bikoitza da: alde batetik, Zornotzako hezkuntza ikastetxeetako ikasleek egindako marrazkien bitartez, kontzientzia harraraztea, eta bestetik, fundaziorako laguntza ekonomikoa lortzea. Horretarako, Zelaietako Ametsen egingo dan marrazkien erakustekatz gain, uztailaren 25ean Zornotza Aretoan ongintzako kontzertua eskainiko da.

San Filippo sindromea, heredatzen den gaixotasun degeneratiboa da. Ikasketa-gaitasuna etengabe murriztuz doa, adimen-narriadura eraginez, et ondorioz, heriotza goiztiarra. Kasu askotan ez dira nerabezarora iristen. Gaur egun, 50.000 pertsonetatik bat gaitzak jota dago.
Denbora ez daukate alde. Edozein laguntza-mota hil edo bizikoa da, salbatzeko tratamendua martxan jartzeko.

Lauaxeta Ikastolako ikasleen marrazkiak, apirilak 15 eta 21 bitartean izango dira erakusgai, Zelaietan.

Informazio gehiago.

Aurrera, guztion artean!

Antzerako albisteak

25-10-2017

Lauaxeta ere, #IAmFair!

Lauaxeta Ikastola, aurtengo Fair Saturday ekintzetan murgilduta dago, arte eta kulturaren bitartez, mundua eraldatzeko gure harri koskortxoa edo tantatxoa eskeintzeko asmoz.

Datorren azaroak 25ean izango dala aurreratu daikegu, baina non eta zer motatako ekintzak gauzatuko doguzan ezin dogu esan. Hori bai, familia guztiei zuzendutako ekintza izango da eta dohakoa. Ezagutu nahi zer dan Fair Saturday delakoa?

Jarraitu irakurtzen.

11-07-2017

Bolondresa: besteentzako ezezik, norberarentzako ere aberasgarriak diran ekintzak garatuz

Lauaxeta Ikastola, 1. eta 2. Batxilergoko ikasleen artetik 100dik dira, ikasturte honetan ere bolondres edo boluntariado ekintzetan murgilduta ibili diranak.

Barnekotasuna lantzeaz gain, kanpora begira eragina izatea bilatzen da ekintza honeen bitartez, norbere gaitasunak besteen zerbitzura ipiniz eta norberen esperientziak eta garapena aldi berean aberastuz.

Ezagutu nahi zer motatako ekintzetan aritzen diran?

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies