Albisteak-Bloga

Sormena, sukaldatzea eta teknologia barriak

Sukaldean sortzaile, Basque Culinary Center-ek antolatutako txapelketa bat da. Bertan gazteek, aitite-amamen errezeta batetan oinarrituz, beronen 2.0 bertsioa prestatu behar dabe. Zelan?

Jarraitu irakurtzen baina, Lauaxeta Ikastolako 5 gazte, hautatuak izan dirala aurreratzen deutsugu.

Errezetaren ohiko bertsino horretatik abiatuz, berau egunerotu eta aldaketak eta beraien zergaitia eta egiteko prozedura azalduz bideo-erreportai bat grabatu behar dabe. Lehiaketa, 12 eta 16 urte bitarteko gazte taldeei zuzenduta dago eta sormena, talde lana eta teknologia barriak bezalako gaitasunak ipintzen dauz jokoan, parte hartzaileek bideo bat grabatu, editatu eta internetera igo behar daben heinean.

Aroa Batiz, Ohiane Zarate eta Idoia Sebastianek Pantxinetaren 2.0 bertsioa eskeintzen deuskue eta Jon Ansotegi eta Asier Fernandezek, Soufllé gozo batena.

Hautatuak izan diranez, datorren ekainak 11an, euren errezeta Basque Culinary Center-en sukaldatzeko aukera izango dabe. Hiru errezeta hoberenak, egun horretan eskeiniko dan cocktail-aren parte izango dira.

Informazio gehiago.

Antzerako albisteak

05-07-2019

Inkesten eta Esperimentuen Kabia lehiaketan sarituak!

EHUk antolatutako lehiaketa bat dogu, estatistika bultzatzea helburu dauana eta Lauaxetako 3 ikasle sarituak izan dira.

Jarraitu irakurtzen.

05-07-2019

On zientzia lehiaketan publikoaren saria!

Lauaxeta Ikastolako ikasle bik, On Zientzia lehiaketan publikoaren saria eskuratu dabe.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies