Albisteak-Bloga

Talentia, gure unibertsitarioen talentuaren alde apustua eginez

28-05-2019

Bizkaiko Foru Aldundiaren Talentia programak, gure unibertsitarioak sustatzea dau helburu eta aste honetan, Lauaxeta Ikastolan izan dira.

Jarraitu irakurtzen.

Talentia, Bizkaiko Foru Aldundiaren programa bat da, Deustuko UnibertsitatearekinEuskal Herriko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin (MU) lankidetzan sustatua. Programa honen helburua, gaitasun handiena dauken hiru euskal unibertsitateetako ikasleak lan-mundura egokitzea eta euren garapen profesionalerako orientatzea eta euren inguruneko zientzia, teknologia eta enpresen errealitatearekiko ikasleen loturan laguntzea da.

Espediente akademikorik onena eta parte hartzen daben unibertsitate bakoitzak identifikatu eta ebaluatutako beste gaitasun batzuk daukezan karrerako (gradu) azken ikasturteko ikasleei zuzenduta dago Talentia.

Otsailaren erdialdetik uztail hasierara arte, gutxi gorabehera, garatzen da programa hau. Hilabete horietan zehar, karrera amaierako ikasleek lanerako orientazio eta orientazio profesionalerako pertsonalizatutako aholkularitza eta informazioa jasotzen dabe. Horrela, topaketa profesional eta sektorialetan parte hartu dezakete, bisita teknikoak egin, eta abar.

Programa honen barne, Lauaxeta Ikastolan izan doguz Talentia programako ikasle unibertsitarioak, gure ikastola barnetik ezagutzeko helburuz. 

Antzerako albisteak

03-07-2019

Iraganeko bizipenen testigantzak

Lauaxetako DBHko ikasle batzuek, Gerra Zibilagaz lotutako testigantzak jaso dabez belaunaldi desberdinen arteko elkarrizketa bateri lotutako giro berezi eta aberatsari esker.

Jarraitu irakurtzen.

 

14-06-2019

Emakumezkoa, zientzia eta teknologia. Zein da egoera?

Azpimarratzekoa da neska askok zientzia eta teknologia arloetako ikasgai eta proiektuetarako erakusten daben gaitasuna eta harrigarria behin nagusitan arlo horretako lanbieetan daben presentzia hain eskasa izatea. Hori dala eta, nesken bokazio eta jakinmin zientifikoa sustatu eta estereotipoak baztartzeko asmoz, Lauaxeta Ikastolan, LH 6. maila eta BDH 1.an, Deustuko Unibertsitateagaz batera, Inspira proiektua lantzen ari gara.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies