Hezkuntza proiektua

Tutoretzak eta orientabideak

Ikasleak pertsona gisa garatzea xede dugunez gero, ikasketa bidezko prestakuntza soila baino zerbait gehiago proposatzen dugu, eta horregatik, irakasleak, haiek guztiak profesional gaituak eta beren lanari emanak eta konprometituak, orientatzaile ere aritzen dira gure ikasleen garapen prozesua erratzeko. Ez dira, hartara, ezagutzaren edukitzale eta transmititzaile hutsak inondik ere; aitzitik, ikasleen gidari eta laguntzaile ere badira, gazteek eurek, protagonista bilakaturik, ikasten ikasteko ahalmena garatu dezaten, mota desberdinetako iturrietara joz, aurkitutakoa interpretatuz eta aztertuz, erantzunetara beren kasa iritsiz eta ibiliaren ibiliaz eta esperientziari esker ikasiz.

Baina irakasle bakoitza bere irakasgaiaren garapenaz eta ikasleen segimenduaz arduratzeaz gain, ikasleen tutoreek bilerak egiten dituzte orientabide sailean, beren lana psikologiako eta psikopedagogiako adituen taldearen laguntzaz koordinatzeko.

Tutoreei ez ezik, taldeko adituek gainerako irakasle guztiei ere laguntzen diete haien orientabide eta hezkuntza-laguntzako zereginetan zein ikasleen ikaskuntza prozesuaren segimenduan.

Tutoreen jarraipen lana eta aholkularitza psikopedagogikoko taldearena funtsezkoak dira ikasleek erabakitzen asma dezaten ikasturteetan zehar, dela hautazko irakasgaiak hartzeko orduan, dela norberaren ezaugarriei eta nahi edo asmoei ongien egokitzen zaien ikaskuntza ibilbidea aukeratzerakoan.

Gainera, DBHn eta Batxilergoan ikasleek zein familiek eskuragarri daukate kanpo-aholkularitza norberarentzat interesgarrien gerta daitezkeen lanbide aukerak baloratzeko eta informazioa lortzeko fakultateen eta Lanbide Heziketaren inguruan zein kasuan kasuko matrikulazio prozedurei buruz.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies