Uda eta batez ere oporrak, guraso eta seme-alabek gogoz hartzen doguzan sasoiak dira, egunerokotik aldendu eta errutinaz aldatzeko beharrizak eraginda. Baina, zelan bizi dozuz oporrak guraso zarenetik? Zeintzuk dira opor honeetarako zure itxaropen edo espektatibak?
Jarraitu irakurtzen.
Denbora, batzuen eta besteen itxaropenak, batzuen eta besteen beharrizanak, baina batez ere, ikasturtean zehar faltan botatzen dogun zerbait: alkarregaz egoteko tarteak. Lasaitu gaitezan eta aprobetxatu dagigun alkarregaz egoteko aukera.
Guzti honeri buruz eta batez ere humorea bitarteko dala, ondoko bideoa.
Lerro honeen bitartez, blog honetatik agurtzen zaituegu, opor onak desiatuz. Deskantsatu eta ikasturte barrirako indar barritu. Bueltararte ondo izan!
Ikasturteari bukaera emoteko, urtero lez, ospatu genduan ikastolako jaia. Honen erakusgarri, ondoko argazkiak.