Albisteak-Bloga

Umeengandik ikasiz

12-01-2017

Ikasleen ekimena, eskola jazarpenaren aurka

Lauaxeta Ikastolan eskola jazarpenaren aurka martxan jarri dan KiVa programaz gain, blog honetan, merezitako lerro batzuk idatzi nahi genduzan Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk eskola jazarpenaren aurka erakutsitako sentsibilizazio eta ekimenagaitik.

Jarraitu irakurtzen.

07-11-2016

Sormena eta norbere barruagaz konektatzea

Sormenak norbere buruaren adierazpenagaz lotura dauka, gure pentsamenduak, ezaugarriak eta gure emozioak ulertzeagaz eta adierazteko askatasunagaz. Sormena erantzun barrien iturria da eta ez da mugatua, zuzendua edota bideratuta izan behar, era askean gauzatzen dan ekintza bat baizik, ahalik eta aberasgarrien izan daiten.

Jarraitu irakurtzen.

27-10-2016

Sormena, bizitzan

Bizitzak erakusten deusku kasurik gehienetan erantzunak ez dagozala inon idatzita, baizik eta irtenbidea, guk geuk bilatu behar dogula momentu bakoitzean, dakiguna eta egiten dakiguna aplikatuz. Eta guzti honetan, eragin asko dauka gure sormenak. 

Testuinguru honetan kokatzen da, Lauaxeta Ikastolan Room 13 proiektua.

Jarraitu irakurtzen.

29-04-2016

¡¡¡Zorionak, amatxu, zure egunean!!!

Datorren domekan amaren eguna dala eta zorionak amatxu guztiei!!! Eta aitatxuei baita!

Ikusi nahi txikitxoek zer kontau deuskuen euren amataz? Ikusi bideoa.

19-04-2016

Ikasi, norbera izanez eta gozatuz

Hezkuntzak bestearen eta ez norberaren garapenagaz zerikusia daukalako, beronen izaeragaz eta gozamenagaz konektatzen dauenean errezago bideratzen da.

Ikusi ondoko bideoa.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment