Albisteak-Bloga

Lauaxeta Ikastolako bost ikasle, estatu mailan Nazio Batuen eredua isladatzen dauan ekitaldian izango dira

UNESMUNen III topaketaz ari gara, Unesco sarearen partaide diran ikastetxeen estatu mailako lehiaketa hain zuzen, Nazio Batuen protokoloa isladatuz, datozan apirilak 13, 14 eta 15ean Cordoban ospatuko dana.

Jarraitu irakurtzen.


Lauaxeta Ikastola Unesmun 2018
Lauaxeta Ikastola Unesmun 2018
Lauaxeta Ikastola Unesmun 2018
Lauaxeta Ikastola Unesmun 2018

Topaketa honetan, UNESCO sarearen partaide diran estatu mailako ikastetxeetako  4. DBH eta 1. Batxilergoko ikasleak alkartuko dira, Lauaxeta Ikastolako ikasleak, Euskadiko ordezkari bakarrak izanik.

UNESMUN, ekintza hezitzaile-kultural bat dogu. Bertan, gazteek, Nazio Batuen protokoloa jarraituz eta mundu mailako herrialde bat ordezkatuz, gizakiontzako funtzeskoak diran gaien inguruan aritu eta negoziatzen dabe. Ikastetxe bakoitzak hain zuzen, herrialde batetako delegazio diplomatikoaren funtzioak egingo dauz eta ekitaldian gauzatzen diran debate eta negoziazio desberdinetan dagokion herrialdearen posizioa defendatu behar dau. Horretarako, ikasleek, aurreko hilabeteetan, antolakuntzak esleitutako herrialdearen, gaiaren eta Nazio Batuen protokoloaren inguruan ezagutzak landu behar dabez.

Zuriñe García, Sheila San Miguel, Irune Elordui, Maialen Bellista eta Nerea Sainz de Baranda izango dira, Euskaditik, esperientzia honetan murgilduko diranak. Bost ikasleak, euren ponentzietan Brasilen azalean jarriko dira, Zuriñe eta Sheila “Herrialdeen autodeterminazio eskubidea”ren inguruan arituko dira, eta Irunek, Maialenek eta Nereak, aldiz, “ONU eta emakumeak:  indarkeria matxista gabeko mundu bat eraikiz. Feminizidioaren aurka” gaia landuko dabe. Gaurkotasun handiko gaiak, zalantza gabe. Euren ponentzietan, Nazio Batuen  debate eta bere bi organuren funtzionamenduaren dinamika isladatuko dabe: Asanblea Orokorra eta ONU-Emakumeen Batzorde Exekutiboa.

Parte hartzaile gazteentzako hainbat ikasketa barneratzen dauzan esperientzia, zalantza Gabe: argumentazioa, oratoria, gizartearenganako sentikortasuna eta gizartea eraldatzeko konpromiso eta ekintzailetza, besteak beste.

Informazio gehiago:  http://unesmun.cve.edu.es

Antzerako albisteak

21-07-2020

Etorkizun hobeago baten alde!

Gaurkoan, Fair Saturdayren Pensatzarazteko ipuinen lehiaketaren sari banaketa izan da eta bertan, beste batzuen artean, Lauaxeta Ikastolako ikasleek, merezitako saria jaso dabe. Ospatzekoa bai, baina batez ere, etorkizuna esku onetan dagoela kontutan izanda. Egungo gizartearen injustiziei aurre egiten deutseen gazteen esku.

Jarraitu irakurtzen.

15-07-2020

Arrazakeriaren aurkako ipuinak: sormena eta kontzientziazioa, sarituak!

Fair Saturday Fundazioaren "Pentsatzeko ipuinak" ekimena haur eta gazteei zuzendutako literatur lehiaketa bat da, sormen literarioaren bidez arazo sozialen inguruko hausnarketa sustatzeko. Aurtengo edizioan, Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk sarituak izan dira!
Segi irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment