Albisteak-Bloga

Urriko azkenengo asteleheneko azokaren prestaketak

25-10-2019

Datorren astelehenean, Lauaxetan, urriko azken asteleheneko azoka ospatuko dogu eta ikasleak prestaketa lanetan murgilduta dabiltza. Ikusi nahi?

Jarraitu irakurtzen.

Lauaxeta Ikastola urriko azkenengo asteleheneko azoka eskola ortua huerto escolar
Lauaxeta Ikastola urriko azkenengo asteleheneko azoka eskola ortua huerto escolar
Lauaxeta Ikastola urriko azkenengo asteleheneko azoka eskola ortua huerto escolar

Aurten, Agenda 21eko partaideek, beste ikasle batzuen laguntzaz, 5. eta 6. mailako ikasleentzat “Lauaxetako urriko azken astelehena” azoka antolatu dabe (urriaren 28an). Bertan, ortuan batutako barazki guztiak izango dabez salgai eta etxetik ekarri beharko da dirua produktuak erosi ahal izateko.

Erosle guztien artean, produktu ekologikodun otzara bi zozketatuko dira hurrengo eguneko jolastorduan.

Horrekin batera, ez da plastikorik erabiliko. Hortaz, zuen seme-alabek etxetik poltsa handiak ekartzea eskertuko geunskizue. Nahi dauanak Lauaxeta Ikastolako ohialezko boltsak salgai izango dauz baita.

Azokaren ordutegia 10:45-12:15 eta 14:00-15:30 izango da. Hala nahi dozuen gurasoek azoka ikusi eta erosketak egiteko aukera izango dozue.

Animatu eta parte hartu “Lauaxetako urriko azken astelehenean”!

Antzerako albisteak

31-10-2019

Urriko azoka: esperientzia politak errepikatzekoak dira

Joandako urriak 28an, Lauaxeta Ikastolako urriko azken asteleheneko azoka ospatu genduan. Esperientzia hain izan da polita, errepikatzea erabaki dogula. Oraingo honetan LH 1.etik 4. maila arteko ikasleei zuzenduta. Ikusi nahi?

Jarraitu irakurtzen.

18-10-2019

Pazientzia eta lana bitartean badira, fruituak helduko dira

Hau da Lauaxeta Ikastolako eskola ortuan lanean dabiltzan ikasleen ikasketetariko bat. Oraingo honetan, babarrunak garantzen eta lorak landatzen aritu dira.

Ikusi nahi? Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

Ate Irekiak!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment