Albisteak-Bloga

Urriko azoka: esperientzia politak errepikatzekoak dira

31-10-2019

Joandako urriak 28an, Lauaxeta Ikastolako urriko azken asteleheneko azoka ospatu genduan. Esperientzia hain izan da polita, errepikatzea erabaki dogula. Oraingo honetan LH 1.etik 4. maila arteko ikasleei zuzenduta. Ikusi nahi?

Jarraitu irakurtzen.

Eskola ortua Huerto Escolar Lauaxeta Ikastola
Eskola ortua Huerto Escolar Lauaxeta Ikastola
Eskola ortua Huerto Escolar Lauaxeta Ikastola
Eskola ortua Huerto Escolar Lauaxeta Ikastola
Eskola ortua Huerto Escolar Lauaxeta Ikastola
Eskola ortua Huerto Escolar Lauaxeta Ikastola

Lehen Hezkuntzako ikasleen eskutik, Lauaxeta Ikastolako eskolako ortuak bere fruituak emoten jarraitzen dau. Ez da inolako produktu kimikorik erabili eta garraiatzeko ikasleen eguneroko joan-etorria erabili da; beraz, bertan batzen dan guztia 0 ekologikoa da. Ateratzen dogun dirua berriro ortuan berrerabiltzeko asmoagaz, batzen dan guztia familien eta irakasleen artean eta baita GASCA eta jatetxeren baten saltzen dogu.

Joandako urriko azken asteleheneko azokaren arrakasta ikusita, oraingoan, Agenda 21eko partaideek, beste ikasle batzuen laguntzaz, 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleentzat azaroaren 6an azoka antolatuko dabe. Bertan, eskola ortuan batutako barazkiak izango dira salgai eta etxetik ekarri beharko da dirua produktuak erosi ahal izateko. Izakinak amaitu arteko eskaintza izango da.

Erosle guztien artean, produktu ekologikodun otzara bi zozketatuko dira. Erosketak biltzeko, aurten ez da plastikorik erabiliko. Hortaz, zuen seme-alabek etxetik poltsa handiak ekartzea eskertuko geuskizue. Nahi dauenak Lauaxeta Ikastolako ohialezko boltsak ere salgai izango dauz.

Animatu eta parte hartu!

Antzerako albisteak

05-06-2020

Ingurumenaren alde ekinez

Gure mundua zaintzea dagokigu. Gugatik eta ondorengoengandik. Gaur, ingurumenaren eguna dala eta Lauaxeta Ikastolako DBH 1. mailako ikasle talde batek Biologia Geologia ikasgaian egindako lana daukagu erakusgarri.

Jarraitu irakurtzen.

04-03-2020

Garapen Iraunkorra bideratuz

Lauaxeta Ikastola, gaurkoan, Euskaliten izan da Praktika Onen barne, Garapen Iraunkorrerako Helburuak, ikastolan txertatzearen inguruko esperientzia aurkezten.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment