Albisteak-Bloga

World Peace Game, jolasen bitartez ikasiz

World Peace Game, Estatu Batuetako ekimen bat da, nazio arteko herrialde desberdinetan aplikatua izan dana eta momentu honetan, Lauaxeta Ikastolan bertan aplikatzen ari garena. Jolasaren helburua, kooperazioa, alkar laguntza, sormena, diziplina anitzeko taldeetan lan egitea, aditzea, komunikatzea, arazoak zehaztea, erabakiak hartzea, pentsamendu kritikoa, etabar lantzea da. Guzti hau, ikasleentzako motibagarria dan jolas baten bitartez.

Jarraitu irakurtzen.

Lauaxeta Ikastolako DBHko 3. mailako ikasleak, presupuestu eta baliabide desbedinak daukezan 4 herrialdeetan antolatzen dira (herrialde garatuak, petroleodunak, edota kontzientzia ekologiko nabarmena daukenak, herrialde txiroak, …). Herrialde bakoitzak, Lehendakari bat, Defentsa Ministro bat, Finantza Ministro bat eta Estatu Idazkari bat daukaz eta aldi berean, beste figura batzuk ere badagoz: Nazio Batuak, Banku Mundiala, arma trafikanteak, sabotatzaile bat edota denpora arduradun bat.

Ikasleek, krisi desberdinak gainditu beharko dabez jokoa aurrera doala: ingurugiroari lotutakoak, migrazio kontuetakoak, politikoak, ekonomikoak, … egunero komunikabideetan ikusten doguzan antzekoak.

Jolasa, 8 saiotan garatzen da eta ikasleek, krisialdiak gainditu behar dabez, gudak ekidituz eta hasieran daukezan baino presupuesto hobeak lortuz.

Informazio gehiago: https://worldpeacegame.org/

 

Antzerako albisteak

08-11-2018

Batxilergo duala, Lauaxeta Ikastolan

Aurten, 46 ikasle dira guztira, Lauaxeta Ikastolan Batxilergo Duala ikasten ari diranak. Jakin nahi zertan datzan?

Jarraitu irakurtzen.

29-10-2018

Ikasteko bisitak

Joandako astean, Lauaxeta Ikastolako arteko 2. batxilergko ikasleak, Bilboko Berreginen Museoan izan ziran. Bertan, euren jakinmina erakusteaz gain, gelan landutakoagaz konektatzeko aukera izan eben. Interesgarria benetan!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies