Albisteak-Bloga

Young Business Talent txapelketako finalera

Lauaxeta Ikastolako batxillergo 2. mailako Administrazio eta Kudeaketako ikasle talde bat Young Business Talent txapelketako finalera joango da.

Young Business Talent, Espainia mailan, Batxiller, Erdi Mailako Ziklo eta Goi Mailako zikloetako ikasleentzat egiten den Gestio Simulazio txapelketa garrantzitsuena da (Nivea eta ESIC unibertsitateak babestuta).

Jarraitu irakurtzen.

Aurten 1800 talde aurkeztu dira 10 regiotan banatuta. Lauaxeta Ikastolako taldeak, azaroaren 9az geroztik egon diran 9 faseen ostean 1. postuan bukatu dau.

Talde irabazlea Julen Erauskin, Anne Erauskin, Iratxe Larrieta eta Jonathan Areanek osatutakoa izan da eta hau horrela datorren apirilaren 8an Madrilen ospatuko den final nazionalerako gonbidapena irabazi dabe. Bertan, Espainiako beste 10 regioetako talde onenen aurka lehiatuko dira, estatuko txapela lortzeko asmoz.

Txapelketan erabili den PRAXIS MMT31 simulatzaileak, enpresa bateko gerentearen postura eraman ditu ikasleak. Besteak beste ondorengo erabakiak hartzeko prozesua ulertu eta menperatzeko aukera emonez:

  • Produktu ezberdinen ekoizpen maila zehaztu
  • Produktu bakoitzaren ekoizpen kostuak kalkulatu
  • Marketing kanpainaren aukeraketa
  • Publizitate inbertsioen distribuzioa
  • Erosketa indarraren kontrola (soldata eta gehigarriak)
  • Finantza erabakiak (kredituak eta inbertsioak)
  • Enpresa balantzeen analisia
  • Merkatu ezberdinen analisia estrategikoa egin
  • Konpetentziaren estrategien interpretazioa

Aurrera!

Informazio gehiago.

Antzerako albisteak

28-01-2019

Ikastetxe barritzaileenak

Gure ikasleak eta seme-alabak etorkizunerako hezteko, ezinbestekoa da hezkuntza estrategia eta baliabideen hobekuntza eta barrikuntza. Hori da Lauaxeta Ikastolaren bereizgarrietariko bat, eta horren erakusgarri da Educación 3.0k, ikastetxe barritzaileen zerrenda egiterako orduan, gu ere bertan kokatzea.

Jarraitu irakurtzen.

21-01-2019

Zornotzako Ipuin Lehiaketan sarituak!

Pasa den abenduaren 20-an, Zornotzako Ipuin lehiaketan, Lauaxeta Ikastolako ikasle bi saridun suertatu ziran.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies