Albisteak-Bloga

Zaletasunak eta ikasketa bateratuz

20-06-2016

Eginez ikasten dogunean, ikasketa esanguratsuago eta sakonago bat lortzen dogu, geure esperientzia bitarteko dala ikasten bait dogu eta gure ondorio pertsonaletan oinarrituz eta ez inork esan deuskuena soilik sinestuz.

Honetaz gain gure interes eta zaletasunekaz bat datorrenean, ikasketa mugaezina bihurtzen da.

Hildo honetatik, ikasturteari amaiera emoteko, Lauaxeta Ikastolako DBHko ikasleek, tailer batzuk izan dabez.

Jarraitu irakurtzen.

3D inpresioa, gozogintza, euskal piLota, argazkilaritza, kirola eta natura, kosmetika naturala, robotika, euskal dantzak, elikadura osasuntsua, sormena, idazmen kreatiboa, zine forum, lorazaintza, meditazioa, origami, orkesta, filming, app inventor, antzerkia, jolasak eta errefortZu tailerrak behar izan daben ikasleentzat. Gustu guztietarako!

Argazkiez gain, aurreko ikasturteko tailerren bideoa ere ikusi daikezu.

Antzerako albisteak

21-03-2019

Coca Cola literatur lehiaketan izan ginan

Beste behin, Lauaxeta Ikastolako 2. DBHko ikasleek, Coca Cola literatur lehiaketan parte hartu dabe. Topaketa Deustuko Unibertsitatean izan da.

Zorte on!

14-03-2019

Zirkora goaz!

Lauaxeta Ikastolako LH 2.eko ikasleak zirkora joan dira, baina ez dabe horretarako ikastolatik mugitu behar izan. Ikastolan bertan izan da, eta ikuskizuna, LH 3.eko ikasleek eskaini deutsee. Polita benetan.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies