Albisteak-Bloga

Ze perfil profesional eskatzen dira gaur egunean?

Zeintzuk dira gaur egun lan mundutik eskatzen diran perfilak? Zelan eragiten deutso horrek eskola hezkuntzari? 

Zeintzuk dira gaur egun lan mundutik eskatzen diran perfilak? Zelan eragiten deutso horrek eskola hezkuntzari? 

Gure ikasleak euren etorkizunerako prestatu nahi badoguz, ezinbestekoa dogu besteak beste, lan merkatuaren errealitateari aditzea.

“Mugikortasun adimendunaren alde” lelopean, Bizkaia Talent-ekNazioarteko Ezarpenari buruzko Jardunaldia antolatu dau Talentia Programaren seigarren edizioaren barruan. Ekitaldia, bihar, uztailaren 9an, 10:00etan egingo da Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, eta 150etik gora lagun hurbilduko dira bertara, Talentia Programako parte-hartzaileak eta hiru euskal unibertsitateetako ordezkariak kontuan hartuta: Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea. 

Jardunaldian, Gestamp, Idom eta Maier enpresa gonbidatuak izango dira, eta, erakundeak nazioartean ezartzeko orduan, pertsonak arrakastaren gakoa direla eta gaur egun zer profil profesional eskatzen diren azalduko dabe.
Horren ildotik eta hezkuntzaren munduagaz daukan lotura dala eta,Lauaxeta Ikastola ere bertan izango da, hizlari. 
Lauaxeta Ikastolan, ikasturtean zehar, beste ekintza batzuk ere garatu doguz Talentia programaren barne. Ikusteko klikatu:Lauaxetan, Unibertsitateko ikasleei lagunduz 

Antzerako albisteak

01-06-2018

Hezkuntzaren bidetik gizartea aldatuz

Guztiok garelako gizarte honen parte eta guztiok eransten deutsogulako balio bat. Hausnarketarako, TED hitzaldi batetako ondoko bideoa.

01-06-2018

Eskerrak emon, egunero

Gure burua eta pentsamenduak gure arreta jartzen dogun notrabidera zuzentzen da eta bai, beharrezkoa da hausnarketak, kritikak eta autokritikak egitea, baina beharrezkoa baita gauza onak ikusten eta eskertzen jakitea eta gure burua eta seme-alabena horretan entrenatzea.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies