Albisteak-Bloga

Hemen ez da ahate itsusirik baina bai ahateak bitarteko dituen ekimen polit bat

23-05-2017

Lauaxeta Ikastolako DBHko ikasleek enpresa bat sortu eta beronen ekintzaz 25 € lortzeko erronka burutu ondoren, lortutako dirua WOP (Walk On Project) fundaziora bideratzea erabaki eben, era honetan gaisotasun neurodegeneratiboen ikerketan lagunduz. Gehiago jakin nahi? 

Jarraitu irakurtzen.


Diru horregaz, fundazio honen WOP ahateak eskuratu eta euren sormena erakutsiz apaindu ebezan, baita taldeka WOP (The Walk On Project)-eko kideen artean aurkeztu ere. Talde guztien artean, ahate polit eta esanguratsuena aukeratu zan pasatako barikuan.

Orain Bilbon, Marqués del Puerto 1ean dauken dendan dago erakusgarri beste erakunde batzuetako ahateekaz batera, bertaratzen diren guztiek gustokoena bozkatzen dabelarik.

Ekainak 5ean erakustaldia Zubiarte zentru komertzialera pasatuko da eta bertan izango da baita bozkatzeko aukera, Estropadada egunerarte, hau da, ekainak 18rarte, egun horretan Bilboko itsasadarreko Itsas Museora eroango dira eta, gero ekainak 18an, Estropatadan errekaratzeko.

Antzerako albisteak

25-10-2017

Lauaxeta ere, #IAmFair!

Lauaxeta Ikastola, aurtengo Fair Saturday ekintzetan murgilduta dago, arte eta kulturaren bitartez, mundua eraldatzeko gure harri koskortxoa edo tantatxoa eskeintzeko asmoz.

Datorren azaroak 25ean izango dala aurreratu daikegu, baina non eta zer motatako ekintzak gauzatuko doguzan ezin dogu esan. Hori bai, familia guztiei zuzendutako ekintza izango da eta dohakoa. Ezagutu nahi zer dan Fair Saturday delakoa?

Jarraitu irakurtzen.

11-07-2017

Bolondresa: besteentzako ezezik, norberarentzako ere aberasgarriak diran ekintzak garatuz

Lauaxeta Ikastola, 1. eta 2. Batxilergoko ikasleen artetik 100dik dira, ikasturte honetan ere bolondres edo boluntariado ekintzetan murgilduta ibili diranak.

Barnekotasuna lantzeaz gain, kanpora begira eragina izatea bilatzen da ekintza honeen bitartez, norbere gaitasunak besteen zerbitzura ipiniz eta norberen esperientziak eta garapena aldi berean aberastuz.

Ezagutu nahi zer motatako ekintzetan aritzen diran?

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies