Albisteak-Bloga

Zelan jokatu errespetuz kasketaldietan?

Bere garapenaren parte bezala, umea urte bi inguru daukazanean, gurasoengandik bereizten hasten da eta batzutan bere interesak gurasoenakaz bat ez datozela deskubritzen.
Interes desberdintasun momentu horreen ondorioz, berea defendatu nahiean, haserrea eta ulertezintasuna sentitu daikez, benetan ere, beretzako barria bait da identitate propioa izaten hasteko fase hau.

Jarraitu irakurtzen.

Horreri, umeak bere emozioak kudeatzeko daukan gaitasun maila eskasa gehituz gero, ulergarria da, emozio leherketa bat izan eta kasketa bat agertzea.
Gurasoei, helduagoak garen heinean, geuri dagokigu umearen kasketaldiaren atzean dagoena ulertzen saiatzea, honeek ekiditzea ahal dan neurrian eta sentitzen dauan emozio desatsegin hori, beste era batetara adierazten erakustea. Zelan egin? Hona hemen bideo interesgarri bat.

Antzerako albisteak

03-04-2019

Norbera izateko askatasunean hezi daigun

Umeek, estereotipo eta kulturari loturiko baldintzapen edo mugak gaindituz, askatasunean hazteko aukera izan beharko leukee, askatasun horretan oinarrituz, izan nahi dabena erabakitzeko.

Jarraitu irakurtzen.

27-03-2019

Famili eta ikastola, bat eginik!

Lauaxeta Ikastolatik, sarritan azpimarratzen dogu, garrantzitsua deritzogulako, irakasle (ikastola), ikasle eta familien arteko elkarlanaren garrantzia eta beharrizana.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies