Albisteak-Bloga

Eta zer da Pigmalion efektua?

Batzuetan, gauzak deskribatzeko eta kategorizatzeko daukagun joera horretan, gure seme-alabei ere etiketak ezartzen deutseguz: "trebea", "ona", "torpea", "berekoia"..., gure ikuspuntua baino ez dala kontutan izan barik eta gure ikuspuntua gainera gure esperientzia eta ezagutzen dogu errealitate gertukoenean oinarrituta dagoela aditu barik eta ezin dala termino absoluetoetan eta orokorrean hitzegin. Gehiago irakurri...

Arazoa zera da, etiketak errealitatearen eta deskribatzen dauenaren, hau da, pertsonaren ikuspuntu mugatu bat baino ez dirala eta beraz gure seme-alabaren ikuspuntu mugatu eta partzial bat.

Gure seme-alabek gainera, euren buruarekiko izango daben kontzeptua, gurasoak eskeintzen deutsegun irudi horretan oinarrituta egongo da, eta irudi hori askotan ontzat hartu eta beroneri erantzuten saiatuko dira.

Eskulanetarako traketsa dala uste badogu ez dogu ziurrena horretan beragaz denporarik emongo eta berak ere ez deutso beharbada ahalegin askorik eskeiniko bera "ez dala horretarako jaio" kontsideratuz. Denpora aurrera beraz, ez dau gaitasun hori garatuko, baina gehien bat, denporarik ez deutsolako eskeini hain zuzen ere.

Interesekoak izan daitekezan bideo bi eskeintzen deutsuguz:

El efecto Pigmalión en la práctica

El efecto Pigmalión. "Para todos"- La 2

Antzerako albisteak

01-06-2018

Hezkuntzaren bidetik gizartea aldatuz

Guztiok garelako gizarte honen parte eta guztiok eransten deutsogulako balio bat. Hausnarketarako, TED hitzaldi batetako ondoko bideoa.

01-06-2018

Eskerrak emon, egunero

Gure burua eta pentsamenduak gure arreta jartzen dogun notrabidera zuzentzen da eta bai, beharrezkoa da hausnarketak, kritikak eta autokritikak egitea, baina beharrezkoa baita gauza onak ikusten eta eskertzen jakitea eta gure burua eta seme-alabena horretan entrenatzea.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies