Albisteak-Bloga

Zer moduz gaur ikastolan?

Hori izaten da askotan gure seme-alabei ikastolatik urtetzean egiten deutsegun ohiko galdera. Sarritan, beti bardina, gainera. Eta batzuetan frustratu egiten gara "ondo" soil baten aurrean.

Guraso gisa dogun interesa elkarrizketa emankorrago batera bideratu daiten, ideia batzuk eskaintzen deutsuguz.

Jarraitu irakurtzen.

 

 

 

Egun ona Lauaxeta Ikastola

Galdera alternatibo batzuk:

1 Ze galdera egin dozu gaur klasean?

2 Ze hitz barri ezagutu dozu?

3 Zer eragin deutsu irribarrea gaur?

4 Zein izan da gaur zure unerik gogokoena ikastolan?

5 Zer ikasi dozu gaur?

6 Zein ikaskidek kezkatzen zaitu?

7 Zein klasetan jarri dozu arreta gehien?

8 Zein hitz aukeratuko zeunke eguna nola joan jatzun definitzeko?

9 Ikaskideren bateri lagundu deutsozu?

10 Jadanik bazenkien zeozer irakatsi deutsue?

11 Zein klasetan egin dozu zerbait sortzailea?

12 Zein klasetan igaro zaizu denbora azkarren?

13 Zein klasetan sentitu zara gusturago?

14 Norekin jolastu dozu jolasorduan?

15 Ba al da zuregana jo duen irakaslerik zerbait berezirik esateko?

16 Non esertzen zara klasean?

17 Zertan pentsatu dozu etxerako ibilbidean zehar?

Ondoko esteka honetatik ateratako galderak dira, informazio osoa ezagutzeko uzten deutsugu.

Antzerako albisteak

30-03-2020

Nor izan nahi dozu covid-19 bitartean?

Aldaketa-egoera bizi dogu, eta egoera hori kudeatzea erronka handia da guztiontzat. Bizitzako beste une batzuetan bezala, gauza jakin batzuk gure esku dagoz eta beste batzuk ez. Esaldi batek dinoan bezala, aldatu ezin doguzan gauzak onartzeko lasaitasuna izan dagigun, aldatu ahal doguzanak aldatzeko kemena eta biak bereizten jakiteko jakinduria.

Sigue leyendo.

27-03-2020

Koronabirusa haurreni azalduz

Oraingo honetan, koloretako monstruoak laguntzen deusku haurrei koronabirusa zer dan azaltzen. Ikusi bideoa.

Gure buletinean harpidetu

Ate Irekiak!

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment