Albisteak-Bloga

Zientzia sariak, Lauaxeta Ikastolan

Lauaxeta Ikastolako zientzia eguna ospatu ondoren, zientzia sari banaketa gauzatu zan joandako astean. Lan benetan interesgarriak. Ikusi nahi?

Jarraitu irakurtzen.

Lehenengo saria, Elhuyar, zientzia eta teknologia aldizkarian egonaldi bat eta artikulu zientifiko bat idazteko aukera barne, Amaia Etxebarria eta Nora Postigok jaso eben, "Praktika musikalaren eta hirugarren hizkuntza baten ikasketaren artean egon daitekeen korrelazioaren arteko ikerketa" lanagaitik.

Bigarren saria, Jone Escribano, Maialen Miera, Izaro Arco eta Endika Perezentzat izan zan, "Ekosistemak kutsatuta al daude?" lana dala eta. Saria: Exporecerca zientzia azokan euren lana aurkezteko aukera.

Jone Erauskin eta Naia Bilbaok, 3. saria lortu eben "Airearen kutsadura aztertzeko sistema erraz baten proposamena" dala eta. Eurek ere, Exporecerca zientzia azokan euren lana aurkezteko aukera lortu eben.

Gainontzeko ikasleek, garatutako lanengatik, diploma agiri bana jaso eben.

Lauaxeta Ikastolan zientzia egun horretan garatutakoak ikusteko, klikatu ondoko loturan.

Antzerako albisteak

25-09-2018

Fatima Villa ikasle ohia, mundu mailan hirugarren sailkatu da, nazio arteko antena lehiaketa batean

Bostonen izan da Fatima Villa galdakoztarra uztailean, nazioarteko antena lehiaketa batean. Mundu mailan hirugarren sailkatu da bere taldea, lehenengoak Europa mailan.

Jarraitu irakurtzen.

14-09-2018

Lauaxetako ikasle bi, Open Sciencen, euren lanak aurkezten

Jone Erauskin eta Naia Bilbao, Galizian ospatzen dan Open Science feria zientifikoan dagoz asteburu honetan, airearen kutsaduraren inguruan garatu daben ikerketa lanaren ondorioak aurkezten.

Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies