Albisteak-Bloga

Zorionak, Araitz!

Gure ikasle Araitz Peñak, Urruzuno literatur lehiaketa saria jaso barri dau.
Urruzunotarrak saria, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren lehiaketa bat dogu. 
Zorionak Araitz
Zorionak, Araitz!
Gure ikasle Araitz Peñak, Urruzuno literatur lehiaketa saria jaso barri dau.
Urruzunotarrak saria, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren lehiaketa bat dogu. DBHko, Batxilergoko eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei zuzenduta dago. 
Sariak Elgoibarren, Pedro Migel Urruzuno idazlearen jaioterrian, banatu ebezan astelehenean. 
Era berean, saridunek idazlee ezagunekin batera, literatura-egonaldia egingo dabe Aubixa aterpetxean.
 
118 lan aurkeztu ebezan eta Castillo Suarez, Katixa Agirre, Leire Bilbao, Miren Agur Meabe eta Urtzi Urrutikoetxea idazleek osatutako epaimahaiak 20 lanik onenak aukeratu ditu. Irabazleen artean gure ikaslea Araitz Peña dagoelarik.

Lan irabazleak Hezkuntza Sailak, Sagastiberri saileko liburuxka batean jaso dauz eta diploma bategaz batera eman jaken liburuxka hau ikasle sarituei. 

Elgoibarko Kultur Etxean eginiko sari banaketa ekitaldian Ane Beitia, alkatea, Hezkuntza berriztatzeko zuzendari Begoña Garamendi, Hezkuntza Saileko euskara zerbitzuburu Mari Jose Arrieta eta Euskal Idazleen Elkarteko presidente Jasone Osoro elgoibartarra izan ziren. 
Zorionak eta aurrera!
 

Antzerako albisteak

23-06-2020

Eskerrik asko eta aurrera!

Azken hilabeteotan bizi izan dogun pandemia-egoera oso gogorra izaten ari da, bai gizartearentzat, bai Lauaxeta ikastola osatzen dogun komunitate osoarentzat.

Baina, hain egoera gatazkatsuan egonda ere, familien, ikasleen eta irakasleen eta irakasle ez diran langileen arteko lankidetzaren ondorioz, giro emozional baikorra, kalitatezko hezkuntza-proiektua eta ikaskuntza-emaitza onak lortu dira.

Jarraitu irakurtzen.

08-06-2020

Batxilergo Dual Internazionalean ikasle batzuek Ohorezko aipamena jaso dabe!

Aurten Lauaxeta Ikastolan Batxilergo Duala ikasten ari diran ikasleetatik hamalauk ohorezko aipamena jaso dabe.

Jakin nahi zertan datzan? Jarraitu irakurtzen.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment