Albisteak-Bloga

Zuhaitz eguna ospatuko dogu, Lauaxetan

Datorren martxoak 12, zapatuz, zuhaitz eguna ospatuko dogu Lauaxeta Ikastolan. Dantza, musika, jolasak, natura eta famili giroan ondo pasatzeko aukera.

Animatu zaitez!

Irakurri gehiago.

11:00tan hasiko da ospakizuna eta ondokoetaz gozatzeko aukera izango dogu:

11:00- Dantza eta musika ekitaldia.
12:00- Zuhaitza eta landareak landatu.
12:30- Jolastu eta erakusketa ikusi.
13:00- Landareak banatu.

Jaialdi honetan parte hartu ahal izateko, era solidario baten sarrera ordaindu beharko
da: Angolako eskola batera bidali ahal izateko, zuen seme-alabak jadanik erabiltzen ez daben eskolako materiala (boligrafoak, arkatzak, koadernoak), "La otra mirada" GKEaren eskutik bideratuko da.

Honen ordez txarteltxo bat emango jatzue, eta jaialdiaren amaieran txartelaren truke ikasle bakoitzak landara bat jasoko dau. Era berean, gure ikasleak kudeaturiko "bidezko merkataritzan" erosketak egiteko aukera ere izango dozue.

Animatu eta hurbildu zaitez.

Antzerako albisteak

21-06-2018

Txikitxoenak, EtxEren zuzenekoan!

Lauaxeta Ikastolako ikasle txikitxoenetarikoek, EtxEren zuzeneko kontzertua entzuteko aukera izan eben.

Jarraitu irakurtzen.

21-06-2018

Famili giroa, ikastolan

Ospatu genduan Lauaxeta Ikastolako jaia. Giro polita! Eguraldia ere gure alde.

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies