Albisteak-Bloga

Zuhaitz eguna 2.0.: parte hartu nahi?

Momentu honetan bizitzen ari garen egoera dela eta, martxoaren 28rako aurreikusita zegoen urteroko Zuhaitz Eguna beste era batera ospatzea pentsatu dugu. Animatzen zara? Honela egingo dogu.

Zuhaitz eguna 2.0

Ingurumenagaz norberak daukan konpromezua adieraziz, guztion artean mosaiko erraldoia osatzea dogu helburu. Horretarako, familia eta ikasleen laguntza ezinbestekoa izango da: bidali egiguzue zuen seme-alaben argazki bat etxean energia edota ura aurrezteko hartzen dozuezan neurriak erakutsiz (gurasoek ere zuon argazkia bidali daikezue). Argazkia esteka honetan dagoen fitxategira igo: 

https://drive.google.com/drive/folders/10yGl-sMqrjQCCkaBeaxGH369wMGbgchx?usp=sharing

Adibide bezala, post honetako argazkia.

Beste barik, eskerrik asko eta ondo izan!

Antzerako albisteak

14-05-2020

Agur jai egunean, agur bero bat 2.batxilergoko ikasleei!

Gaurko arratsaldean, 2. batxilergoko ikasleen Agur jaia ospatzen egon behar genduan. Koronabirusaren ondoriozko egoera honetan, ezinezkoa dogu, baina eurei bereziki agur eta besarkada bero bat bialdu nahi deutsegu eta posible danean, merezi daben lez Agur Jaia ospatzeko gogoz gagozala jakinarazi.

Asko zaindu eta besarkada bana, neska-mutilak!!!

07-04-2020

Mundua guztion artean sortzen dugun mosaiko bat da

Gutako guztion jardunak, guztiok parte garen errealitatea sortzen dau. Orain, inoiz baino gehiago, jabetzen gara gure jardunaren erantzunkidetasunaz, eta mundua hobetzeko, eskutik helduta joan behar dogula, norabide berean.

Aurten, Lauaxeta Ikastolan, Zuhaitz eguna ospatzeko, etxean eta danon artean ura edo energia zelan aurrezten dozuen azaltzen dauan argazki bat eskatu geuntsuen eta guztion artean, mosaiko eder hau osatu dogu. Ikusi nahi dozu?

Jarraitu irakurtzen.

 

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment