Aire zabalean ikasteak aukera emoten dau gure gorputzak arnasketa zelular handiagoa eta gorputzaren nahiz garunaren oxigenazioa izateko.
Gainera, kutsatzeko arriskua nabarmen murrizten da kanpoan gagozanean. Horregatik, kanpoan hainbat jarduera egiten dogu, ahal dogun neurrian.
Jarraitu irakurtzen.
Gure gorputzak airea eta eguzki-argia behar dauz. Biek izango dabe eragina gure errendimenduan, eguzki-argiak erregulatzen baitauz gure biorritmoak eta loa.
Aurrekoaz haratago, gaur egungo egoeran, gainera, azterketen arabera, koronabirusaz kutsatzeko arriskua 19 aldiz handiagoa da espazio itxietan aire zabalean baino.
Lauaxetak espazio eta instalazio pribilegiatuak daukaz, aisialdiaz eta lanaz, kanpoan gozatzeko aukera emoten deuskuenak, naturagaz kontaktu zuzenean, klimatologia gure alde dogunean behintzat!
Pelikula baten bitartez, beste persona batzuen istorioetan murgiltzen gara, eta balio erantsia dakarren emozioak eta hausnarketak eragin daikez gugan. Horregatik, beren erabilgarritasun ludikotik harago, hezkuntza-baliabide interesgarria dira. Hori erabilgarriagoa da gure mugikortasun fisikoa murriztuta dagoen garai honetan, eta eguraldiak etxetik gutxiago urtetzera eroaten gaituen uneotan. Horregatik, interesgarritzat jotzen doguzan filmen gida bat egin eta partekatu nahi izan deutsuegu. Ikusi nahi?
Segi irakurtzen.
Edozein hizkuntza ikastearen azken helburua gure eguneroko bizitzan komunikazio-bide gisa erabiltzea da. Are gehiago, gure kulturaren oinarri dan hizkuntza bateri buruz ari garenean, herri gisa dogun nortasunaren parte eta zaindu beharreko aberastasun bateri buruz ari garenean. Honegaz batera, #EuskarazBizi gida eskaintzen deutsugu.
Jarraitu irakurtzen.