Pelikula baten bitartez, beste persona batzuen istorioetan murgiltzen gara, eta balio erantsia dakarren emozioak eta hausnarketak eragin daikez gugan. Horregatik, beren erabilgarritasun ludikotik harago, hezkuntza-baliabide interesgarria dira. Hori erabilgarriagoa da gure mugikortasun fisikoa murriztuta dagoen garai honetan, eta eguraldiak etxetik gutxiago urtetzera eroaten gaituen uneotan. Horregatik, interesgarritzat jotzen doguzan filmen gida bat egin eta partekatu nahi izan deutsuegu. Ikusi nahi?
Segi irakurtzen.
Hezkuntza da pertsonen eta gizarte osoaren hobekuntza eragin handiena daukan faktoreetako bat. Horregatik, funtsezkoa da gure ikasleak eta seme-alabak zentzu horretan heztea. Atzokoan, azaroaren 25ean, jarduera ugari egin ziran Lauaxeta Ikastolan, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna zala eta. Baina arazo honen garrantzia dala eta, gai hau eta beste batzuk ikasturte osoan zehar lantzen doguzanetakoak dira. Segi irakurtzen.
Euskaraz esfortzuari ahalegina esaten deutsogu.
Egin ahal dogula sinesten dogulako, eta lorpena neurri handi batetan gure esku dagoela onartzen dogulako. Jarraitu irakurtzen.
Lauaxeta Ikastolako DBHko 3. mailako ikasleak legebiltzarkide bihurtu dira egun batez, eta gaurkotasuneko gaiak eztabaidatu dabez alderdi politiko jakin bateko kide papera jokatuz eta ingelesez mintzatuz. Gehiago jakin nahi dozu?
Segi irakurtzen.
Ikasleek beren bizitzan garatzen dabezan gaitasunetatik haratago, baloreak funtsezko oinarria dira euren garapenean. Balio horreen artean, eta Lauaxeta Ikastola, Hezkuntza euskalduna eskaintzen dauan ikastetxea izanik, garrantzitsua deritzogu geure kultura ezagutzea eta baloratzea, eta mundura irekitzea, baina nortasuna eta aberastasuna balioztatzeko aurretiazko urrats hori eginda.
Jarraitu irakurtzen.
Fair Saturday 2020ra hurbiltzen ari da eta Lauaxetak bat egiten dau mugimendu honegaz. Gehiago jakin nahi dozu?
Segi irakurtzen.