Albisteak-Bloga

Albisteak

30-09-2021

Norbere intereseko zerbaiteri buruz ikastea

Badakizu “El rey león” pelikularen pertsonaien izenak Swahilitik datozela? Agian ez jatzu oso interesgarria irudituko, baina Lehen Hezkuntzako 4. mailako neska-mutilei bai, eta gaur, Cenón Recalde elkarrizketatzeko aukera izan dabe, El rey León obraren Madrilgo zuzendaria.
Gehiago jakin nahi dozu?

28-09-2021

Badakigu kontziliatzea zaila dala

Kontziliazioa edo seme-alaben zaintza, familia, lana, lagunak eta norberarentzat denbora orekatzeko ahalegina zaila izaten da eta sarritan, asegabetasunaren iturri izaten da. Honeri erantzutelo asmoz, txikienei zuzendutako zerbitzu bereziak eskaintzea erabaki dogu.
Gehiago jakin nahi dozu? Ondoren aurkituko dozu informazio gehiago.

27-09-2021

Zeri buruz jakin nahi dozu?

Badakigu ez daukazula denborarik galtzeko eta geure denbora ere ahalik eta hoeren aprobetxatu nahi dogu. Horregatik, zuzenean gure blog eta sareetan zein eduki interesatzen jatzuzan galdetzea erabaki gendun. Erantzunak ezagutu nahi badozuz, jarraian laburbiltzen deutsuguz.

27-09-2021

Asteburu baterako proposamena

Inkestan egin dozuezan eskaerei erantzunez, 4 eta 12 urte bitarteko seme-alabarik badaukazu, urriaren 16ko astebururako plan posible bategaz gatoz: "Jostailuen kutxa", ABAOk Arriaga Antzokian eskaintzen dauan ipuin musikal samurra, Lauaxetaren ikasleentzat prezio berezian eskuragarri dagoena.
Plana gustokoa badozu, informazio gehiago aurkituko dozu ondoren.


23-09-2021

Lanaren lehenengo fruituak jasotzen…

Eskola ortuan aritu diran ikasleek hartu dabez kipulak eta indabak.

Aurrerago, kalabazak, brokolia, azalorea eta porruak izango dira. Ia urriko azokarako prest gagozan! Ikusi nahi gure eskola ortuaren inguruan gehiago?

Jarraitu irakurtzen.

21-09-2021

Bakean heztea

Gaitasunetan eta baloreetan hezteari buruz ari garenean, ezinbestekoa da ikasleak bakean eta arazoak era baketsuan ebazteko gaitasunean trebatzea. Gaur, bakearen nazioarteko egunean, besteak beste, KiVa eskola-jazarpenaren aurkako programaz hitz egingo dogu.

Ate irekiak 2022

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink