Albisteak-Bloga

Albisteak

07-09-2021

Iraila iritsi da eta barriro errutinak antolatzen. Nondik hasi?

Ikasturte barriaren hasieraragaz batera, barriz ere errutinetara eta ikasturte barrirako antolakuntza premiara itzultzen gara: ikastola, eskolaz kanpokoak, hitzordu medikoak, aisialdi-planak... Zelan euki dana kontuan eta ez ahaztu ezer? Laguntzeko asmoz, familia-egutegi bat sortu dogu eta zugaz partekatu nahi dogu, baita baliagarriak izan daitekezan ideia batzuk ere. Ikusi nahi?

Segi irakurtzen.

02-09-2021

Zer dago gaur bazkaltzeko?

Galdera honeri erantzuna emoteko, ondoren aurkituko dozue hemendik eta abendura  Lauaxetako jantokian ikasleek izango daben menua.

02-09-2021

Ondo etorriak 2021-2022 ikasturtera!

Osasunez ondo egotea eta uda  deskantsatzeko eta indarberritzeko balio izana espero dogu.

 

02-09-2021

Zelakoa izango da ikasturte barriaren hasiera?

Nondik nora joango da ikasturte barri hau segurtasun protokoloak direla eta? ETBk gugaz egon nahi izan dau eta hona hemen laburbildutakoa. Informazio gehiago eta sakonagoa, familie bialdutako segurtasun protokoloan aurkituko dozue.

16-07-2021

Opor onak igaro!

Atsedenaren artea lan egitearen artearen parte dala esaten da.

Guri gure seme-alaben eta ikasleen bizitzarako baliagarriak eta garrantzitsuak diran gaitasunez hitz egitea gustatzen jaku. Orain, atseden hartu eta horretaz gozatzen ikasteko sasoia heldu jaku. Indar barritzeko sasoia. Eta ikasturte berezi honetan familiek, ikasleek eta langileek emon dozuen guztia kontutan izan da are garrantzitsuago. Atseden hartu, ondo izan eta bueltara arte!
 
12-07-2021

Une hunkigarrriak Lauaxetan

Joan den zapatuan une hunkigarriak bizi izan ziran Lauaxetan eta ez zen gitxiagorako. Bi astez udalekuetan egon ondoren, seme-alabekaz elkartzeko eguna zan! Ongi etorri!

 

Ate irekiak 2022

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink