Albisteak-Bloga

Arrazakeriaren aurkako ipuinak: sormena eta kontzientziazioa, sarituak!

Fair Saturday Fundazioaren "Pentsatzeko ipuinak" ekimena haur eta gazteei zuzendutako literatur lehiaketa bat da, sormen literarioaren bidez arazo sozialen inguruko hausnarketa sustatzeko. Aurtengo edizioan, Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk sarituak izan dira!
Segi irakurtzen.

Aurten, Fair Saturday fundazioaren Pentsatzeko ipuinak ekimenaren gaia arrazakeria izan da, pertsonen jatorri kulturalagatik gerta daitekezan diskriminazio-jokabideak prebenitu eta geldiaraziko dabezan hausnarketa indibidual eta kolektiboak eragiteko helburu orokorra izanik. Azken batean, gazteak arrazakeriaren larritasunaz kontzientziatzea eta ahalduntzea, eragile nagusiak izan daitezan mundu inklusiboago eta bidezkoago baten alde.
Lauaxeta Ikastolako zenbait ikaslek parte hartu dabe aurtengo edizioan, eta euretako batzuk sarituak izan dira!
Saritutako ipuinak:
• Adiskidetasunak ez du kolorerik – Mikel Maguregi Atutxa (Lauaxeta Ikastola) 

. Koloretakoak gara- Kattalin Zuazo (Lauaxeta Ikastola) 

• Edabe magikoa June Ormazabal (Lauaxeta Ikastola)
• Esperientziaz ikasi, eta zerotik hasi – Aiala Bilbao Olabarri (Lauaxeta Ikastola)
Aipamen bereziak:
• Ustekabeko laguntza – Jon Vegas Zugazaga (Lauaxeta Ikastola)
• Tener Beltzarana – Maite Justicia Beliashina (CEIP Zubileta)
• I have a dream – Izaro Pagalday Aburto (Lauaxeta Ikastola)
Zorionak eta aurrera!!!
Aurreko edizioetan Lauaxeta Ikastolako ikasleek jasotako sariak ezagutzeko, kliaktu ondoko loturak:

Matxismoaren aurkako ipuinak
Bullying-aren aurkako ipuinak

Antzerako albisteak

22-04-2021

Lauaxetako ikasle bat Euskadiko Ekonomia Olinpiadako irabazle!

Lauaxeta ikastolako ekonomia ikasgaiko ikasleek parte hartu dabe txapelketan eta arrakastatsu urten dira.

12-04-2021

Sleeptilek, umeak lokartzeko proiektu orijinalak, Mondragon City Challenge lehiaketako lehen fasea gainditu dau

Beste lehiaketa batetan barneratu dira Sleeptile proiektuaren egileak. Oraingoan, 7 herrialde desberdinetako 279 parte hartzailetik, epaimahaiak 20 proiektu aukeratu dauz lehen fasean. Bertan lekua egitea lortu dabe gure ikasleek. Geiago jakin nahi?

 

2021-2022rako eskolaz kanpokoak

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink