Albisteak-Bloga

Asteburu baterako proposamena

Inkestan egin dozuezan eskaerei erantzunez, 4 eta 12 urte bitarteko seme-alabarik badaukazu, urriaren 16ko astebururako plan posible bategaz gatoz: "Jostailuen kutxa", ABAOk Arriaga Antzokian eskaintzen dauan ipuin musikal samurra, Lauaxetaren ikasleentzat prezio berezian eskuragarri dagoena.
Plana gustokoa badozu, informazio gehiago aurkituko dozu ondoren.


ABAO La caja de los juguetes

Ikastaro guztietan bezala, ABAOgaz ere elkarlanean arituko gara ikasleen artean musikarako zaletasuna sortzeko programa didaktikoan.
Denboraldi honen hasieran, ikastetxe laguntzaileetako familiak garen aldetik, datorren hileko familia-saioetara joateko aukera eskaini deuskue, prezio berezia emonez: haurren eta helduen sarrera guztiek haurren prezioa izango dabe, 11 €(talde bat osatuz).
Gutxienez 20 pertsona).
"La Caja de los Juguetes" ikuskizuna Arriaga Antzokian eskainiko da, urriaren 16an 18: 00etan eta urriaren 17an, goizeko 12: 00etan eta arratsaldeko 18: 00etan. 4 urtetik aurrera gomendatzen da.
Bertaratu nahi izanez gero, 4 urtetik Lehen Hezkuntzara bitarteko familiei posta elektronikoz bidali deutsuegun emailean ikusiko dozue izen emoteko galdetegia.

Antzerako albisteak

08-10-2021

Batxilergoan graduatu Lauaxetan eta, aldi berean, Ameriketako batxilergoan ere graduatzea

Hori da Lauaxetako Batxilergo dualeko ikasketak amaitu barri dabezan ikasleek lortutakoa. Jakin nahi dozu zertan datzan?
Jarraian azalduko deutsugu.

07-10-2021

Eskolaz kanpokoak: zaletasunak eta garapena bateratuz

Judo, gimnasia erritmikoa, futbola, ingelesa… abian dagoz arratsaldeko eskolaz kanpokoak eta pixkanaka pixkanaka, normaltasuna berreskuratuz goaz.

Ate irekiak 2022

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink