Albisteak-Bloga

Balio erantsia dakarren pelikulak

Pelikula baten bitartez, beste persona batzuen istorioetan murgiltzen gara, eta balio erantsia dakarren emozioak eta hausnarketak eragin daikez gugan. Horregatik, beren erabilgarritasun ludikotik harago, hezkuntza-baliabide interesgarria dira. Hori erabilgarriagoa da gure mugikortasun fisikoa murriztuta dagoen garai honetan, eta eguraldiak etxetik gutxiago urtetzera eroaten gaituen uneotan. Horregatik, interesgarritzat jotzen doguzan filmen gida bat egin eta partekatu nahi izan deutsuegu. Ikusi nahi?

Segi irakurtzen.

 

Gidan sartzeko, esteka honetan klik egitea besterik ez dozu. Jasotakoetaz gain, zuk zeuk ikusi dozuzan eta interesgaak deritzozuzan beste film batzuk gugaz partekatzera gonbidatzen zaitugu, horrela gure gida aberastu dagigun!

Proposamen hau, familiei aldiro egiten deutsuegun "Ekintza osagarrien agenda" gidari gehitu beharreko beste eduki posible bat dogu; izan ere, eskola-denboratik kanpo ere, gurek ikasleek eta seme-alabek interesgarriak diran bizipen eta ikasketak gehitu daikeez eta.

Eskerrik asko eta ondo izan!

Antzerako albisteak

29-04-2021

Etxean laguntzen al dozu? Ez da nahikoa…

"Emazteari etxean laguntzen deutson gizon modernoaren kontzeptua zaharkituta dago. Izan ere, gizonek gure bikotekideari etxean laguntzen deutsogula esaten dogunean, umeen zaintza euren erantzukizuna dala uste dogu"- Alberto Soler- psikologoa.

Hausnarketa honetan sakontzera gonbidatzen zaitugu.

22-04-2021

Zelan aukeratu zer ikasi nahi dodan?

Lauaxetan ikasketak amaitzear dagozan ikasleek eta seme-alabek, ondoren zer ikasi eta zertan aritu nahi daben erabaki behar dabe. Batzuetan argi dauke, eta beste batzuetan ez hainbeste, baina erabaki garrantzitsua da, eta batzuetan itota sentitzen dira. Laguntzeko asmoz, hainbat ekimen garatzen doguz. Atzo egindakoa ezagutu nahi dozu?

2021-2022rako eskolaz kanpokoak

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink