Albisteak-Bloga

Batxilergoan graduatu Lauaxetan eta, aldi berean, Ameriketako batxilergoan ere graduatzea

Hori da Lauaxetako Batxilergo dualeko ikasketak amaitu barri dabezan ikasleek lortutakoa. Jakin nahi dozu zertan datzan?
Jarraian azalduko deutsugu.

Lauaxeta Ikastola Batxilergo duala Bachilleratio dual

Beñat Brazalez, Unai Corral, Zaloa Petralanda, Ander Salazar, Jone Escribano, Arantza Álvarez eta Eider Santamaría dira Batxilergo Dualaren graduatze ziurtagiria jaso daben ikasleak.

Lauaxeta European Business Baccalaureate Diploma programak, ikaslea gaur egungo gizartearen beharrizanetara prestatzea dau helburu. Izan ere, jakin badakigu, bizi dogun garaia globalizazioaren eraginpean dagoela nahitaez; eta, ondorioz, oso garrantzitsua dala ikasleek egoerari egokitutako hezkuntza jasotzea; edukiez gain, hizkuntzan eta garapen pertsonalean zentratuz. Modalitate honek, negozio eta ekintzailetza arloan sakontzeko aukera emoten deutsee ikasleei, ikasgai barrien bitartez eta metodologia berritzailea sustatuz.

Metodologia honek lan mundura begira, ate gehiago irekitzen lagunduko deutsien nazioarteko ikuspegia barneratzen dau.

Academica Corporation hezkuntza instituzioaren eskutik eskaintzen da programa hau. Batxilergoa bukatzerakoan, ikasleak 2 titulazio jasoko dauz: Alde batetik, bertoko Batxiler tituloa eta bestetik, Batxilergo estatubatuarraren titulua (High School Diploma).

Informazio gehiago: https://www.lebbd.eu/

Antzerako albisteak

07-10-2021

Eskolaz kanpokoak: zaletasunak eta garapena bateratuz

Judo, gimnasia erritmikoa, futbola, ingelesa… abian dagoz arratsaldeko eskolaz kanpokoak eta pixkanaka pixkanaka, normaltasuna berreskuratuz goaz.

01-10-2021

Ze plan daukazu asteburu honetan?

Batzuetan, horrenbeste espero dogun asteburua iristen da, eta ez dakigu zer egin. Familia osoa dibertituko dauan planen bat nahi dogu, eta bide batez balio erantsiren bat badauka, hobe. Ideia horregaz, ekintza proposamen batzuk pentsatu doguz.
Begiradatxo bat bota nahi?

Ate irekiak 2022

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink