Elikadura osasuntsuaren ohiturak ikasi egiten dira, eta ikastolan egiten dan lanaz harago, garrantzitsua da familia-eremuan zentzu horretan heztea, adibidearen bidez. Funtsezkoa da elikadura osasungarrian zelan hezi jakitea, osasuna eta eskola-errendimendua baitira helburu. Baliabide batzuk eskaintzen deutsuguz. Ikusi nahi al dozuz?
Segi irakurtzen.
Bazkaltzeko unea da ikasleek beren maskara kentzen daben une bakarra. Hori horrela, segurtasun handiagoko egoera bat ahalbidetzeko, honako neurri honeek ezarri dira jantokian.
Segi irakurtzen.
Gure osasunari eta seme-alabenari dagokienez, badagoz gure esku dagozan aspektuak, eta horien artean dago elikadura. Ildo horretatik doa Lauaxeta Ikastolaren Bertoko Plana.
Jarraitu irakurtzen.
Urte berriko ohiko helburuetako bat gure elikadura gehiago zaintzea izaten da; izan ere, Gabonetan jaten doguna baino, urteko gainerako egunetan jaten dogunak garrantzi gehiago dauka, egun berezietako gehiegikeriak urtean zehar izandako ohitura onen aurrean salbuespenak direla ulertuta.
Gure elikadura eta gure seme-alabena zaintzearen garrantziaren oroigarri labur honegaz, 2020ko lehen hiruhileko honetako menuak, gure webgunean eskuragarri dagozala jakinarazten deutsuegu.
Urte barri on guztioi!!!
Postrearen inguruko aukeraketak eragin handia dauka jateko orekatu bat egiteko orduan. Lauaxeta Ikastolan, postre bezala fruta lehenesten dogu, lehen astean 3 aldiz eta gaur egunean astean 4 aldiz eskaintzen baitogu. Baina fruta ez danean ere, aukerak hobetzen gabiltza.
Jarraitu irakurtzen.
Elikadura osasuntsua gure seme-alaben hezkuntzaren barne dago. Egunerokoan aurrera eroan behar dabezan eginkizunetan eragina dauka eta orain eta etorkizunean positiboki eragingo deutseen ohiturak garatu eta barneratzea bideratzen dau. Gai honetan ere, gurasoak eredu gara.
Jarraitu irakurtzen.