Albisteak-Bloga

Bestelako ekintzak

03-11-2021

Zer ikasi nahi dozu gero?

Batzuetan gure seme-alabak eta ikasleak kezkatzen dauzan zalantza da, eta erabakia eurena dan arren, bidean, laguntzeko gauzak egin daikeguz. Besteak beste, Unitour, Batxilergoko 2. mailako gazteak gaur izango diran unibertsitate-orientazioko jardunaldia.
Gehiago jakin nahi dozu? Jarraian daukazu informazio gehiago.

 

19-10-2021

Udazkeneko udaberria

Gaurkoan, udazkenean murgilduta eta azaroaren ateetan gagozan arren, udaberriko giroa daukagu gurean. Jolasorduetan normaltasun kutsua agertuz doa gainera. Ikasleek jolas gune barriak eta beste geletako lagun zaharrekaz ere alkartzeko aukera berreskuratu dabe. Indarbarrituz goaz! 

19-10-2021

Zerbait hartzen dozu zoriontsu izateko?

Bai, erabakiak. Horixe da, hain zuzen ere, Lauaxeta Ikastolako World Peace Game dinamikan murgilduta dagozan ikasleek egiten dabena. Izan ere, sarritan, gure errealitatea hobetzea gure esku dago neurri handi batean.
Gehiago jakin nahi dozu? Segi irakurtzen.

07-10-2021

Kardiopatien inguruan ikasiz

Aste honetan, Bihotzez elkartearen eskutik, Lauaxeta Ikastolako HHko irakasleek kardiopatien inguruko saio bat garatu dabe. Izan ere, gurasoentzat pausu garrantzitsua da seme-alaben eskolaratzea, eta are gehiago kardiopatia bezalako zailtasun bat dagoenean.

Gehiago jakin nahi? Ondoren eskaintzen deutsugu aukera.

05-10-2021

Zer da zuretzako irakaslea?

Maitane, Inma, Andere, Ainize, Pili, Maite, Iñaki, Fernando, Iban, Xabier… ehun bat izen Lauaxetan eta gaur, guztion eguna. Irakasleen eguna. Hori dala eta ikasleei galdetu deutsegu eurentzako zer dan irakaslea.

Entzun nahi?

30-09-2021

Norbere intereseko zerbaiteri buruz ikastea

Badakizu “El rey león” pelikularen pertsonaien izenak Swahilitik datozela? Agian ez jatzu oso interesgarria irudituko, baina Lehen Hezkuntzako 4. mailako neska-mutilei bai, eta gaur, Cenón Recalde elkarrizketatzeko aukera izan dabe, El rey León obraren Madrilgo zuzendaria.
Gehiago jakin nahi dozu?

Ate irekiak 2022

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink