Albisteak-Bloga

Bestelako ekintzak

06-03-2020

Zer egin daikegu bardintasunaren alde guraso moduan?

Aurrerapausoak emon badira ere, berdintasunean aurrera egiten jarraitzea beharrezkoa da oraindik. Norbanakoaren eremutik egiteaz harago, guraso eta hezitzaile garen heinean, erantzukizun erantsia daukagu, eta gizartean bardintasunaren aldeko aldaketa positiboan eragiteko gaitasun handiagoa.

Zer egin daikegu guraso gisa?

06-03-2020

Bardintasunean hezi dagigun

Istorioek, ipuinek eta filmek mezu asko barneratzen dabez. Batzuetan positiboak, eta beste batzuetan ez hainbeste, baina beti daukagu berridazteko eta ikuspegi justuago batetik planteatzeko aukera, gure seme-alabei positibotzat jotzen doguzan balioak transmititzeko, eta, horrela, beren gizartearengan eragin positibo bat bideratuz.

05-03-2020

Deustuko Unibertsitateko ikasleak, Lauaxeta Ikastolan

Deustuko Unibertsitateko ehundik gora ikaslek bisitatu eben atzo Lauaxeta Ikastola. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako eta Lehen Hezkuntzako gradu bikoitzeko ikasleak dira, eta Lauaxeta Ikastolak kirolari dagokionez daukan planteamendua ezagutu nahi izan eben.

03-03-2020

Gure osasuna elikatuz

Joan zan eguenean Lauaxeta Ikastolako LH 4. mailako ikasleek Gascako nutricionista baten eskutik elikaduraren inguruko hitzaldia euki eben, adin horretako umeentzako elikadura gomendioetan sakonduz.

Jarraitu irakurtzen.

 

18-02-2020

Ez dago ikasketa mugatzeko hormarik

Joandako astean, Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk, Eureka zientzia museoan izan ziran ikastolan ikasiko dabezan gaietan sakontzen.

Jarraitu irakurtzen.

 

05-02-2020

Osasunari lotutako ikaskuntzak

Aste honetan DBH 3. mailako ikasleek GASCA zuzenetik ezagutzeko aukera izan dabe.
Ikasitakoa, Biologiako eta Geologiako proiektu bategaz lotuta egoteaz gain, euren osasunaren alderako erabiliko dabe, datorren astean, Gascako nutrizionista baten hitzaldia jasoko dabe eta.

2021-2022rako eskolaz kanpokoak

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink