Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Ongizatea eta zaintza emozionala Zaindegi ikasle-agentziaren eskutik

馃鈥嶁檧锔忦煉欸aur, Lauaxeta Ikastolako Zaindegi ikasle-agentziako ikasleek yoga saio bat gidatu dute, ikasleen ongizate fisikoa eta emozionala sustatzeko helburuarekin.

International Baccalaureateko (IB) hezkuntza-ereduaren barruan, ikasle-agentziek garrantzi handia dute; izan ere, ikasleei ahotsa, erantzukizuna eta ekimenerako gaitasuna ematen diete, ikastolako bizitzan modu aktiboan parte hartu eta komunitatean eragin positiboa sortzeko.

Kasu honetan, Zaindegi agentziak bere lana batez ere ikasleen ongizate integrala zaintzera bideratzen du, osasun emozionala, elkarbizitza, estresaren kudeaketa, autozaintza eta jarduera fisikoa sustatzen dituzten ekimenak martxan jarriz.

Gaurko yoga saioa aukera paregabea izan da gelditu, norbere buruarekin konektatu eta oreka emozionala zein fisikoa lantzeko, gero eta garrantzitsuagoa den zerbait ikasleen egunerokoan.

Lauaxeta Ikastolan ikasleen garapen akademikoa ez ezik, hazkunde pertsonala eta emozionala ere sustatzen jarraitzen dugu.

Azken albisteak

2026/05/22
Egin eta Ekin ekimenean saria, etxeko berdintasuna sustatzen duen app batekin
2026/05/22
Energia, planeta eta erabakiak: ikasleek sortutako ikerketa-unitatea
2026/05/22
Eskolarteko eta udal foroa: gizarte inklusiboago baten aldeko konpromisoa
2026/05/20
Eraldatzeko ikastea: gizarte-ekintza IBn
2026/05/19
Jakin-mina: DBHn jakin-mina piztu eta begirada zabaltzen
2026/05/19
Familien Eskola: etxetik ere bidelagun

Kategoriak

Buletinean harpidetu