Dagokiozan segurtasun neurriak hartuta, baina umeek inauteri eguna ospatzeko eta girotzeko aukera izan dabe gaurkoan, Lauaxetan. Besarkada bana!
Aste honetan ospakizun eta gai ugari daukaguz Lauaxetan: inauteriak, ekintzailetza azoka, baina noizean behin izaten diren ospakizun bereziak ere badaukaguz, erretiroak, esaterako. Gaurko egunean, Rosa Mari Ispizua, Bego Berrojalbiz, Leo Blázquez eta Belinda Isasi agurtzen doguz.
Segi irakurtzen.
Honela abestu deutsee ikasle txikienetarikoek aurrez aurre dukagun egoitzako egoiliar eta langileei. Oraingo honetan ere, covid egoera honetan hainbestetan ikusi dogun lehioetatik eta lehioetara alkar laguntza adieraziz. Eta unkigarria izan da.
Jarraitu irakurtzen.
Euskal kulturaren ospakizunetaz ez gara ahazten Lauaxetan eta oraingoan, ez da gitxiago izan. Ikasleek, normalean, fruta oinarri dauan hamaiketako osasuntsua hartzen dabe. Gaurkoan, salbuespena egin dabe LH 1. maila eta LH 2. mailako ikasleek eta Gascak eurek prestatu dabezan San Blas erroskilen bertsio moldatuagaz aditu deutsie tradizioari. Ikusi nahi?
Jarraitu irakurtzen.
Gaurkoan Olentzero eta Mari Domingi izan dira Lauaxetan, hori bai, musukoa jantzita eurak ere. Bide batez, HH 2 urteko ikasleen Gabon Zorionak bialtzen deutsueguz ondoko bideoan!
Azaroko azken zapatuan, Black Friday egunaren biharamunean, munduko hainbat tokitako kultur eragileek bat egiten dabe, eta, aldi berean, berez aukerako proiektu sozial bat babesten dabe.
Fair Saturday ideia bat da kultura erdigunean kokatzeko, eta Lauaxeta ikastolak horren alde egiten dau urtero.
Aurtengoan, Fair Saturday eguna aprobetxatuz, Lauaxeta ikastolan…
Jarraitu irakurtzen.