Albisteak-Bloga

Zelan lortu erlaxatzea eta egin beharrekoei etekin gehiago ataratzea?

Ziur egunean zehar gauza asko gertatzen jatzuzala eta honeen eraginez, zure pentsamenduak eta emozioak askotan hedatzen direla, une bakoitzean esku artean dozun zereginean zentratu beharrean. Gauza bera gertatzen jake gure ikasleei, eta horregatik, gai honetan lagunduko deutsen ohitura txiki bat ezartzea erabaki dogu.
Jakin nahi dozu zertan datzan? Jarraian kontatzen deutsugu.

Lauaxeta Ikastola isilunea relajación meditación erlaxazioa mindfulness

Mindfulness, erlaxazioa, meditazioa... kontua da ohitura bat garatzea, gure barruagaz konektatu ahal izateko, sentitzen doguna onartuz eta gure arreta une horretan daukagun helburura bideratuz.

Ohitura hau gure errutinetan txertatzen badogu, baliagarria izango da, ez bakarrik gure ikasleen ikasketetarako, orokorrean euren bizitzako edozein esparrutarako ere.
“Isilunea” deitu deutsogun tartetxo hau egunero hainbat alditan emoten da: ikastolara iritsi bezain laster eta atsedenaldien ondoren, batez ere. Dagoeneko DBHn eta Batxilergoan egiten dogu, baita Lehen Hezkuntzan ere, oraingoan Filosofia irakasgaiaren esparruan. Hurrengo urratsa Haur Hezkuntzako txikienei eta Lehen Hezkuntza osoari zabaltzea da.
Erronkagaz bat egin nahi badozu eta bere emaitzak zeuk ere nabaritu, meditatzeko doako 5 aplikazio izten deutsuguz, zure mugikorrean deskargatu daikezuzanak. Honeen bidez, errazagoa izango jatzu minutu batzuk emotea zugan zentratzeko eta hortik abiatuz, egin behar dozun horreri ekiteko.
Aurrera!

Antzerako albisteak

10-11-2021

Euskeraren erabilera bultzatu dagigun

Gizarte mailan gazteen artean euskaldun kopurua gora doan arren, erabilera ez horrenbeste. Guk, honeri ekiteko talde bat sortu dogu. Gehiago jakin nahi? Segi irakurtzen.

07-10-2021

Zentzumen guztien bitartez ikasten

Jaiotzen diran unetik, haurrak zientzialari txikiak dira, eta etengabe behatzen dabe ingurunea, bost zentzumenak erabiliz, informazioa bilduz eta hartatik ikasiz.
Lauaxetaren zentzumen anitzeko ikasgelak euren berezko joera hau aprobetxatzen dau, ikaskuntza errazteko. Ikusi nahi dozu?
Segi irakurtzen.

Ate irekiak 2022

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink