Bai, ikasturte atipikoa izan da aurtengoa, baina guztion artean, aurrera jarraitzen dogu, eta hórrela izanda, konturatu gabe, amaierarako bidea hartu dogu. Puntu honetara iritsita, gure seme-alabek merezi dabe oporrak hartzea, eta dagokion segurtasun-neurriak hartuz, noski, baina udari ahalik eta normaltasun handiena emonez. Asmo horregaz, ondoko proposamenak eratu doguz.
Bota begirada bat.
Gure osasunaz hitz egiterakoan, harengan positiboki eragiteko horreri ekin behar deutsogu. Esparru horretan sartzen da, zalantzarik gabe, kirola, eta egoerak ahalbidetzen dauen bitartean eta dagokiozan segurtasun-neurriak aplikatuz, Lauaxetan kirolaren aldeko apustua egiten jarraituko dogu eskolaz kanpoko jardueren artean.
Zaindu eta besarkada bana!
Zientziak koronabirusarentzako txerto bat lortzen duen bitartean, ez kutsatzeko gure esku dagoen horretan jarri behar dogu arreta. Eremu honetan sartzen da kirola, funtsezkoa baita sistema immunologikoa indartzeko eta infekzioen aurrean gure gorputzaren defentsa naturalak aktibatzeko. Horretan laguntzen dau eskola-kirolak eta, nola ez, eskolaz kanpokoak.
Segi irakurtzen.
Hasi dira Lauaxetako udaleku irekiak! Testuinguru berezi batean, bai, baina abian dagoz, eta umeak gozatzen ikusten doguz. Azkenaldi honetan izan ez dabezan jolas-lagunak, lagun barriak egiteko aukera, natura, eta aire librea.
Jarraitu irakurtzen.
Gure bizitzak nabarmen aldatu dira konfinamenduaren ondorioz. Gizakiok animalia sozialak gara, eta konfinamendua gure ongizate emozionalari eragin daikeon gizarte-harremanerako oztopo bat da, baina orain inoiz baino gehiago, teknologiak gure alde dagoz.
Segi irakurtzen.
Zabalik dago Lauaxeta Ikastolako ikasleentzako kirol-ekipamenduen diseinu, fabrikazio eta salmentarako lizitazioa.
Jarraitu irakurtzen.