Albisteak-Bloga

Etorkizun amankomun baten aldeko apustua egiten dogu

26-02-2021

Ane, Imanol, Iñaki, Lorena, Inazio, Alex, Amaia, Ander, … ikasleekaz 16 urtetan zehar idazten dogun istorioa ez da eteten ikasketak Lauaxetatik kanpo garatzen hasten diren unean. Istorioa kontatzen jarrai daiteke, modu eta bide askoren bitartez, eta horrek, nolabait, amankomunean daukagun etorkizun batera garoaz. Hainbat adibide daukagu gure artean. Ezagutu nahi batzuk?

Segi irakurtzen.

 

Era askotakoak dira gure sustraietara, hazten ikusi gintuen lekura, itzultzeko moduak. Hainbat ikasle ohi bueltatzen dira ikastolara, ikastolatik kanpo bereganatutako ezagutza teorikoak praktika moduan garatzeko asmoagazBeste batzuk, ordea, zentro arteko proiektu amankomunak proposatzera bueltatzen dira; zeinak ikasle zein irakasleentzat oso aberasgarriak diren. 

Beste zenbait ikasle hitzaldi orientagarriak edo ikastolan ikasketak egin ondoren landutako esparruagaz zerikusia dauken edukiak eskaintzera etortzen dira. Ikasleentzat oso lagungarriak dira ekintzailetza edo lanbide orientazioa bezalako proiektuetan murgiltzen direnean, esaterako.

Beste batzuk, autobusetan laguntza-zerbitzuen bidez edo eskolaz kanpoko jardueretan begirale gisa ere jarduten dabe eta zenbait, ikastolako langile lanetan aritzen dira.

Eta, azkenik, urteak joan ahala guraso bihurtu direnak eta seme-alaben garapenaren lekuko direnak ere badaukaguz. Berezia da benetan norberak ikastolan igarotako uneak gogoratu eta norbere lekuan seme-alabak ikustea, euren garapena zuzenean bizitzea eta urteen kabuz gauzak zelan aldatu diren egiaztatzea.

Ane, Imanol, Iñaki, Lorena, Inazio, Alex, Amaia, Ander, izen askoko pertsonak, modu batera edo bestera itzultzen direnak... Atsegina da harremanak denboran mantentzea, kontaktua berreskuratzea eta azken baten guztiontzat balio erantsia sor daikean esperientzia asko biltzen doguzala sentitzea: egon zirenak, dagozanak eta egongo direnak. Ongi etorriak gurera!

 

Antzerako albisteak

18-02-2021

Estoniatik ikasle ohi baten bitarteko gutunak

Urteak aurrera joan ahala, guztiongan sortarazten dau nolabaiteko zirrara, gazteago gineneko norbaitegaz harremana berreskuratzea. Horrela da baita Lauaxetan. Izan ere, ikasleek, euren bizitzetako 16 urte emoten dabez kasu askotan gure artean eta 16 urtetako bizipenak, ez dira egun batetik bestera ahaztekoak. Horregatik, ikasle ohien bat gugana bueltatzen danean, pozgarria izaten da guretzat. Amaia Ortega Lauaxetako ikasle ohia dogu. Jakin nahi gehiago istorio honeri buruz?

Jarraitu irakurtzen.

19-01-2021

Harremanak mantendu eta alkar laguntzea

LinkedIn profesionalak eta enpresak beste profesional eta/edo enpresa batzuekaz harremanetan jartzeko sortutako sare sozial bat da, lan-sinergiak eta aukerak bideratzen dauazana. Plataforma hau beste profesional batzuekaz harremanetan jartzeko eta elkarreragiteko gehien erabiltzen dana da. Eta Lauaxeta ere bertan dago.

Segi irakurtzen.

 

2021-2022rako eskolaz kanpokoak

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink