Gaur egun, inoiz baino gehiago ulertzen dogu aldaketa eta ziurgabetasuna ezaugarri dauzan mundu batean bizi garela. Horregatik, orain inoiz baino garrantzi handiagoa dauka testuinguru horretan moldatzeko trebetasunak eta gaitasunak garatzeak. Baina nola?
Proiektu bidezko ikaskuntza, talde-lana, truke-esperientziak, orientazio akademikoa eta profesionala, ekintzailetza, boluntariotza, hizkuntzak eta abar dira Lauaxeta Ikastolako batxilergoaren osagaietako batzuk. Ikasleek azaltzen deutsuez aspektu batzuk #IkasleenHitzetan. Bota begirada bat.
Lauaxetako batxilergoari buruzko informazio gehiago nahi badozu, esteka honetan ere kontsultatu daikezu.
Ekintzailea beste batzuek arazoak baino ikusten ez dabezan horretan, konponbideak ikusteko gai da. Batxilergoko 2. mailako ikasle talde baten kasua da, ikastolako sukaldean sortutako olio-hondakinei bizitza baliagarria emotea erabaki dabe hain zuzen, xaboi ekologikoak eginez. Gehiago jakin nahi dozu? Segi irakurtzen.
Esperientzia praktikoek ikaskuntza handia barneratzen dabe, eta horixe da Lauaxetan garatzen diran diziplinarteko unitateekaz bilatzen dana. Gure seme-alabek eta ikasleek beste ikuspuntu batetik barneratzen dabe errealitatea. Ikusi nahi adibide bi?
Segi irakurtzen.