Albisteak-Bloga

Iraila iritsi da eta barriro errutinak antolatzen. Nondik hasi?

Ikasturte barriaren hasieraragaz batera, barriz ere errutinetara eta ikasturte barrirako antolakuntza premiara itzultzen gara: ikastola, eskolaz kanpokoak, hitzordu medikoak, aisialdi-planak... Zelan euki dana kontuan eta ez ahaztu ezer? Laguntzeko asmoz, familia-egutegi bat sortu dogu eta zugaz partekatu nahi dogu, baita baliagarriak izan daitekezan ideia batzuk ere. Ikusi nahi?

Segi irakurtzen.

Familia antolakuntzarako txokoa centro de organización familiar command center

Familiaren egutegiak edozein urtetarako formatua dauka. Dagoen bezala inprimatu daikezu, etxeko leku ikusgarri batean jarri eta familiako hitzorduak bertan idatziz erantsi. Baliagarria da familia osoaren ikuspegi globala izateko eta ezer ez ahazteko!

Hemen deskargatu daikezu egutegia.

Egutegitik haratago, familiaren antolakuntza txoko bat ere sortu daikezu Hemen daukazu adibide bat.

Antzerako albisteak

10-09-2021

Umea negarrez izten dot ikastolan…

Ikastolan semea edo alaba negarrez izteak guraso bezala larritu egiten gaitu. Normala da; gehien maite doguna dira, eta normala da baita eurak negar egitea ere.

Helduoi ez al jaku kostatzen oporrak atzean itzi eta ikasturteko errutina eta erronkei aurre egitea?

Jarraian, gai honen inguruko hausnarketa batzuk eskaini nahi deutsuguz. Gehiago jakin nahi dozu?

04-06-2021

Mutilek ere askatasunean hazi eta garatu behar dabe

Zalantzarik gabe, emakumeen eskubideen alde lan egiten eta aurrera egiten jarraitu behar da, baina ez dogu ahaztu behar mutilek ere, batzuetan, estereotipo mugatzaile batzuek baldintzatuta bizi direla, eta estereotipo horreek ez dietela uzten sentitzen daben eta diren bezala garatzen. Ideia honeri buruz, Ritxar Baceteregaz elkarrizketan aritu gara, eta zugaz hausnarketa interesgarri batzuk partekatu nahi doguz.

Ikusi nahi?

 

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink