Albisteak-Bloga

Gizarterako hezkuntza

18-01-2021

Pandemiaren irudiak

Eta pandemiari buruzko sentimenduak argazki batean laburbildu beharko bazeunkez? Lauaxeta Ikastolako DBHko ikasleei planteatutako erronka da, eta hauxe da emaitza.

Segi irakurtzen.

 

 

15-01-2021

Ekintzailetza garatuz

Konpetentziak garatzeko, beharrezkoa da haiek praktikan jartzeko aukerak eskaintzea. Horrela da ekintzailetzari dagokionean ere. Lauaxetako DBH 2. mailako ikasleek, Egin eta Ekin programaren bitartez, horretan ibili dabiz.

Jarraitu irakurtzen.

12-01-2021

Albiste esanguratsuenak, begi bistan

Lauberri, gure aldizkari digitalaren bitartez, hiru hilerik behin, albiste esanguratsuenen bilketa bat egoten dogu. Ikusi nahi?

Jarraitu irakurtzen.

 

07-01-2021

Tona bat elkartasun

Bizkaiko Elikagai Bankuak eskerrak emon nahi deutsuez abenduan jasotako jakiengatik; zehazki, 927 kg elikagai! Eskerrik asko hori posible egin dozuen familia guztiei!

 
07-01-2021

Txikitxoenentzako sorpresa!

Gabonetako opor egunetan, Olentzero txikienentzako sorpresa batetan lanean ibili da. Eskulanetan trebea da, pallet batzuek eta ezer gitxi gehiagogaz jolaserako mundu oso bat eraiki baitau txikienentzat. Gehiago ikusi eta ezagutu nahi?

Segi irakurtzen.

 

22-12-2020

Aitite eta amamari besarkada handi bana!

Atzo, Lauaxetako Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak hurbileneko postontzietara hurbildu ziran, euren aitei eta amamei idatzitako gutunak bidaltzeko. Gabonetan, beharbada, gitxiago egongo gara eurekaz, baina badagoz erak hurbil sentitzen jarraitzeko. Zaindu daiguzan! Eskerrik asko eta besarkada bana aitite eta amamei!!!!

 

Gure buletinean harpidetu

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink