Sarritan esan ohi da gaur egungo gazte asko natibo digitalak dirala, Smartphone, tablet, ordenadore eta teknologi barriak barneratzen dabezan hainbat gailu digitalen garaian jaioak bait dira eta askotan nagusiagook baino errezago erabili eta barneratzen dabezalako gailu honeen ingurukoak.
Seme-alaben heziketak eta garapenak, gurasoena ere suposatzen dau eta eskatzen dau sarri-askotan. Eurekaz batera, bidean, gu geu ere garatuz goaz. Ildo honetatik, pasadan astean eta gaurko egunean, Lauaxeta Ikastolan, gurasoentzako iPadaren inguruko formazio saioak antolatu dira.
Jarraitu irakurtzen.
iPad 1x1 proiektuaren barnean, 2013-2014 ikasturtetik aurrera, Lauaxeta Ikastolako LH 4. mailako eta DBH 1. mailako ikasleek lan tresna barri bat dauke eskuetan, planteatzen jakezan barrikuntza proiektu eta hezkuntza beharrizanei hobeto erantzuteko: iPad-a.
Lan tresna hau, ikasleen eguneroko lanean sartzen da, ahalik eta hezkuntza baliabide egokienak izateko eta gaitasunen garapen egokiena bilatzeko helburuarekin.
Ipad-a ikaslearen lan tresna pertsonala da, eta beraz, gelako gainontzeko baliabideeekin batera (koadernoa, boligrafoak, etab.), bere eguneroko lan tresna ohikoa da.
Lauaxeta Ikastolan, gurasoek seme-alaben jarraipena egin ahal izateko, iPadaren inguruko formazio saio honeek antolatzen dira eta aurtengoan ere, ehundik gora guraso izan dira formazio saio honeetara gerturatu diranak, gaurko garaiekaz eta euren seme-abalen hezkuntzarekiko konpromisoa agertuz.
iPad 1x1 proiektuaren inguruko informazio gehiagoe eskuratzeko klikatu.
Pelikula baten bitartez, beste persona batzuen istorioetan murgiltzen gara, eta balio erantsia dakarren emozioak eta hausnarketak eragin daikez gugan. Horregatik, beren erabilgarritasun ludikotik harago, hezkuntza-baliabide interesgarria dira. Hori erabilgarriagoa da gure mugikortasun fisikoa murriztuta dagoen garai honetan, eta eguraldiak etxetik gutxiago urtetzera eroaten gaituen uneotan. Horregatik, interesgarritzat jotzen doguzan filmen gida bat egin eta partekatu nahi izan deutsuegu. Ikusi nahi?
Segi irakurtzen.
Edozein hizkuntza ikastearen azken helburua gure eguneroko bizitzan komunikazio-bide gisa erabiltzea da. Are gehiago, gure kulturaren oinarri dan hizkuntza bateri buruz ari garenean, herri gisa dogun nortasunaren parte eta zaindu beharreko aberastasun bateri buruz ari garenean. Honegaz batera, #EuskarazBizi gida eskaintzen deutsugu.
Jarraitu irakurtzen.