Albisteak-Bloga

Ikasketak pandemia garaian: zelan moldatzen dira beste herrialde batzuetan?

Lauaxeta Ikastolako DBHko 1. mailako ikasleak Borneoko, Ameriketako Estatu Batuetako, Poloniako eta Greziako ikasleekaz harremanetan egon dira, eta esperientziak partekatu dabez pandemiara eskola-eremuan zelan egokitu diran ulertzeko.

 
LAUAXETA IKASTOLA- Nazioarteko esperientziak Experiencias internacionales

Covid-19aren pandemiak guztioi eragin deusku ikasturte honetan. Aldaketa ugari jasan doguz ikastolara etortzeko moduan eta baita ikasteko moduan ere. Distantzia, maskarillak erabili beharra eta online bidezko klaseak besteak beste.

Horregatik, DBH 1. mailako ikasleek pandemiarekiko bizipen propioak elkarbanatu dabez Borneo, Estatu Batuak, Polonia eta Greziako ikasleekaz. Pandemiak sortu deutsezan sentipenak, eskolan ala etxean ikasten daben, bazkalordua eta atsedenaldia zer neurritan aldatu diran etb. azaltzen aritu dira bideoen bitartez.

Beste kulturak ezagutzea aberasgarria da danontzat. Kasu honetan are gehiago, beste kultura batzuetako pertsonekaz pandemia bezalako egoera ezohikoa partekatzea baita.

Antzerako albisteak

09-03-2021

Bangladeshetik Lauaxetara

Atzerriko gazteekaz lotura didaktikoak eta pertsonalak sortzearen garrantzia azpimarratuz, eta esperientzia tarteko dala, hizkuntzak indartzeko hurrengo ekintza garatu dabe Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuek.

Segi irakurtzen.

02-03-2021

Batxilergo duala: gizarte globalizaturako hezkuntza

Ezagutzen dozu Batxillergo Duala eta honek daukazan indarguneak? Lauaxeta Ikastolatik Batxilergo modalitate hau eskaintzen jake ikasleei. Honen bitartez kasleak 2 titulazio jasotzen  dauz: alde batetik, bertoko Batxiler tituloa eta bestetik, Batxilergo estatubatuarraren titulua (High School Diploma). Gehiago jakin nahi?

Segi irakurtzen.

 

2021-2022rako eskolaz kanpokoak

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink