Albisteak-Bloga

Ipuinetatik ikasiz

Ba al dakizu, gurasoek ipuinak maiz irakurtzen deutsiezan haurrek entzuteko eta atentzioa jartzeko gaitasun askoz handiagoa daukela? 

Jarraitu irakurtzen.

Lauaxeta Ikastola ipuin kontalari cuentacuentos

Gure seme-alabei gauero ipuin bat irakurtzea jarduera arrunt bat baino askoz gehiago da beraientzat. Izan ere, gaitasun askoren garapenean aurrera pausoak emoteko ekintza ezinhobea da.

Irakurtzean, hizkuntza lantzeaz gain, irudimenak hegan egiten dau gure seme-alabon buruetan. Horrez gain, bizitzarako ezinbestekoak diren gaitasunak ere garatzen dira: entzuteko gaitasuna eta mundua, ikuskera desberdinetatik, antzemateko trebetasuna.

Aste honeetan ipuin kontalarien astea izan da HH eta LHko ikasgeletan. Alde batetik, Ines Bengoa gozatzen aritu dira ikasleak. Bestetik, Orue eskolako ikasleak ere etorri dira ipuinak kontatzera eta azkenik, Nerea Arrienen Eskola Hodeian ipuina irakurri eta gero, idazlearen bisita ere izango dabe. 

Liburuen orrien artean badagoelako zer ikasi eta zer disfrutatu. Aurrera!

Antzerako albisteak

04-06-2021

Mutilek ere askatasunean hazi eta garatu behar dabe

Zalantzarik gabe, emakumeen eskubideen alde lan egiten eta aurrera egiten jarraitu behar da, baina ez dogu ahaztu behar mutilek ere, batzuetan, estereotipo mugatzaile batzuek baldintzatuta bizi direla, eta estereotipo horreek ez dietela uzten sentitzen daben eta diren bezala garatzen. Ideia honeri buruz, Ritxar Baceteregaz elkarrizketan aritu gara, eta zugaz hausnarketa interesgarri batzuk partekatu nahi doguz.

Ikusi nahi?

 

28-05-2021

Jolasa ere ikasketaren parte da

Jolasak gure haurren osasun fisiko eta emozionalaren alde eragiten dau. Zeinen garrantzitsua dan jakin nahi dozu? Jarraitu irakurtzen. 

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink