Albisteak-Bloga

Irtenbideak eskaintzen dabezan ekintzaileak

Ekintzailea beste batzuek arazoak baino ikusten ez dabezan horretan, aukerak ikusteko gai da. Amaia, Irune eta Matxalen Lauaxeta Ikastolako batxilergoko hiru ikasleren kasua da, MaskBags enpresaren bitartez maskarak erabiliz poltsak sortu dabez, hain zuzen. Ikusi nahi dozu nola?

LAUAXETA IKASTOLA- Maskbags
LAUAXETA IKASTOLA- Maskbags
LAUAXETA IKASTOLA- Maskbags

Maskbagen bidez, hainbat tamainatako poltsak eskaintzen dabez, erosketetarako edo beste erabilera batzuetarako. Hori bai, horretarako, osasun-profesionalekaz harremanetan jarri dira maskarak erabat desinfektatzeko protokoloa identifikatu eta zorrotz jarraitzeko. Era honetan, maskarak bota beharrean birziklatzeko produktu bat eskaintzeaz gain, azken erabiltzaileari segurtasuna eskaintzeko helburuari ere ekinez.

Durango Telebista-ri eskainitako hurrengo elkarrizketan eta Deia-ri eskainitako elkarrizketan beraiek azaldu deuskue, ondo azaldu ere!

Lauaxeta Ikastolako Ekintzailetza azokan ere aurkeztu da euren ekimena. Young Business Talent eta Junior Achievement ekimenetan ere parte hartu dabe.

Aurrera, ekintzaileak!

Antzerako albisteak

10-09-2021

Ikasturte barri on!

Ikasturte hasiera. Kideekaz alkartzea, ilusioa, urduritasuna, nagiak, tristura... Normala da. Helduetan ere ez al da horrela?

Hona hemen ETBko Gaur Egunean eta guk geuk ere jasotako irudi batzuk. Ikasturte barri ona izan dagizula!

02-09-2021

Zelakoa izango da ikasturte barriaren hasiera?

Nondik nora joango da ikasturte barri hau segurtasun protokoloak direla eta? ETBk gugaz egon nahi izan dau eta hona hemen laburbildutakoa. Informazio gehiago eta sakonagoa, familie bialdutako segurtasun protokoloan aurkituko dozue.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink