Albisteak-Bloga

Komunikabideak

11-06-2021

Coca Colaren kontakizun laburren lehiaketako irabazleak ezagun-ezagunak doguz!

Aurten ere, DBH Lauaxeta Ikastolako ikasleek Coca Colak antolatutako Literatur Lehiaketan parte hartu dabe eta Olatz Etxebarri eta Sara Aranguren izan dira irabazleak!

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarraitu irakurtzen.

 

16-04-2021

Mask Bags, maskara berrerabilien egitasmoa komunikabideen bitartez hedatzen

Mozkinak ateratzea baino, gizartean kontzientzia sortzea da 3 ikasleen helburua. Hoberena, euren hitzetan azalduz entzutea.

22-03-2021

Kontzientziadun belaunaldiak

Batzuetan, belaunaldi nagusiagoek, gazteenen jarrera edo jokabidea gutxietsi egiten dabe, ez direla hain arduratsuak edo arduragabeagoak dirala baieztatuz, eta etorkizunari buruzko nolabaiteko kezka agertuz. Baina, batzuetan, ahalegin txiki bat baino ez dogu egin behar kontrako ebidentziak badagozala konturatzeko, hau da, gaur egungo arazoaz jabetzen diran eta parte diren gizartea hobetzen inplikatuta dagozan gazteak dagozala konturatzeko. Gure inguruko neska-mutil askoren kasua da, Amaia, Irune eta Matxalenen kasua esate baterako.

 

 

18-12-2020

Iraganari begiratu eta hartatik ikastea

Garapenak, helburuak eta xedeak planteatzea, honeek lortzeko planak eta ekintzak identifikatzea eta horri ekitea dakar, baina, batzuetan, garrantzitsua da baita egindakoa eta bizitakoa balioztatzea: iraganari begiratzea eta hartatik ikastea. Horrela da pertsonei dagokigunean eta baita erakundeei dagokigunean ere. Horren emaitza gisa, joan dan ikasturtearen gure Memoria eskaintzen deutsugu. Bertan, Lauaxetako familiek, ikasleek eta langileek egindako ahaleginaren aintzatespena nabarmentzen dogu, zalantzarik gabe, gure memoria pertsonalean mantenduko dan ikasturte berezi honetan.

Segi irakurtzen.

 

02-12-2020

Gure begiradaren indarra

Une zailetan murgilduta gagoz bai, baina indarguneak azpimarratu eta aurrera ekin behar deutsogu. Hori da EITB Maratoirako Lauaxetako irakasleek prestatutako bertsioaren helburua, une zail honetan gure begiradak agertzen dauan indarra nabarmentzea. Izan ere, musukoak gure irribarrea ezkutatzen dau, baina honen islada eta gure indarra, gure begien bitartez adierazten dogu.

Guztion artean ekin daigun. Ikusi nahi?

Aurrera!!!

23-11-2020

ETBk Word Peace Gamenganako interesa agertu dau

Emozioak eta jolasa tarteko dirala, askoz errazagoa da ikaskuntza integratzea eta esanguratsua izatea. Hala da World Peace Game kasuan ere, ikasleek etorkizunerako trebetasun asko ikasteko eta garatzeko balio dauan rol-jokoa. ETBk horren barri emon dau. Ikusi nahi dozu?

Segi irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink