Albisteak-Bloga

Kontaktua mantentzearen garrantzia

Gure bizitzak nabarmen aldatu dira konfinamenduaren ondorioz. Gizakiok animalia sozialak gara, eta konfinamendua gure ongizate emozionalari eragin daikeon gizarte-harremanerako oztopo bat da, baina orain inoiz baino gehiago, teknologiak gure alde dagoz.

Segi irakurtzen.

Lauaxeta Ikastola Zoom videollamada bideodeia

Gizarte-urruntzeak ez dau isolamendua esan nahi. Garrantzitsua da senideekaz, lagunekaz, ikaskideekaz eta bizilagunekaz harremanetan egotea. Zentzu horretan, ikastolako bideo-deiek, besteak beste, onura akademikoak izateaz gain, gizarte-harremanaren dimentsioari eta ikaskideekiko atxikimenduari eta lotura emozionalari dagokienez ere, hainbat onura dakarrez. Bideo-dei bakoitzean, megak eta konexioa posible egiten daben adsl edo zuntzaz harago, batzuek besteekaz dajuken konexioaren berotasuna hautematen da. Aurrera eta besarkada bana!

Antzerako albisteak

14-05-2021

Lauaxeta, Cambridge azterketarako zentro ofiziala

Beste hizkuntza batzuen ezagutzak egiaztatzeak garrantzi handiagoa hartzen dau  kultura-aniztasuna eta herrialdeen arteko mugikortasuna eta komunikazioa gero eta ohikoagoak direla kontuan hartuz gero.

 
06-05-2021

Badago osasunaren alde ekiteko erarik: kirola

Egunotan, Lauaxeta Ikastolako familiek datorren ikasturtera begira eskolaz kanpokoetan izen emoteko aukera daukazue. Epea, datorren astelehena maiatzak 17ra arte zabaltzen da. Ikusi nahi zein ekintza eskaintzen dan?

Jarraitu irakurtzen.

2021-2022rako eskolaz kanpokoak

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink